2018-06-19 10:07
Getxoko hondartzetako garbitzaileek akordioa lortu dute, eta, beraz, bertan behera laga dira herriko lau hondartzetan uda-denboraldiaren hasierarako iragarrita zeuden grebak.

Akordio handi horren bidez prekarietate-egoera amaitu da plantilla horretan, orain arte udalak azpikontratatuta eta esplotazio-baldintzetan lan egin duen plantilla horretan. Akordioak hobekuntza hauek ekarri ditu:

  • Lehenengo enpresa-hitzarmena egitea. Orain arte ez zeukaten ezta erreferentziazko probintzia-hitzarmenik ere.

  • Lan-erreformatik blindatzeko klausulak hitzarmena nahitaez aplikatu beharrekoa izan dadin.

  • Pertsonalaren subrogazioa. Enpleguaren egonkortasuna ziurtatzeko.

  • Lanaldia astean 36 ordura murriztea.

  • Lanbide-kategoriak sailkatzea.

  • Soldata-igoerak, bai oinarri-soldatan, bai plusetan, nominan bataz beste, %27ko igoera ekarriko dutenak.

  • Eta abar...

Akordio horrek berriz erakutsi du plantilla batek prekarietatea gainditu dezakeela, oso txikia izanik ere, betiere, antolatu eta borrokatzen baldin badu. 

Azpikontratazioa gaitza da, eta alde guztietatik egin behar zaio aurka. Plantilla hori osatzen duten 7 langileek, ELAko ordezkariekin batera, lan-baldintza duinen aldeko gatazka hori irabazi ahal izan dute.

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.