2018-07-23 11:49
Murrizketen politika ez da zerbait berria. Badaramatzagu jadanik hainbat hamarkada lan eskubide eta eskubide sozialen etengabeko murrizketa prozesuekin. Euskal Erkide Autonomoan 2017an prestazioen ordainketa 660 milioi eurokoa izan zen eta langabeziagatiko kotizazioen sarrerak 1.192 milioi eurotara heldu ziren. Honek 532 milioi euroko superabita suposatzen du.

Murrizketen politika ez da zerbait berria. Badaramatzagu jadanik hainbat hamarkada lan eskubide eta eskubide sozialen etengabeko murrizketa prozesuekin. Politika horiek aplikatu diren esparruetako bat langabezien prestazioena izan da, zein murrizketak sarbide baldintzak handitzean, kopurua murriztean eta prestazioaren iraupena murriztean oinarritu da.

Langabeziagatiko prestazio maila oso urria da. Azken Egoeraren Azterketan aipatu dugun moduan, langabetuen %22,4k bakarrik jasotzen zuen prestazio kontributiboa. Beste %15,5ek asistentziako prestazioa jasotzen zuen eta gainontzeko %62,1ek ez zuen inolako koberturarik jasotzen langabezia sistematik. Azken urteetan sistemak babesten zituenei bai kobertura tasa zein bataz besteko sarrerak jaitsi dizkie.

Berriki publikatu diren datuek errealitate honetan sakontzen uzten digu:

  • 2017 urtean, Hego Euskal Herrian 834 milioi euro zuzendu dira langabeziagatiko prestazioen ordainketara (kontributiboa, asistentziazkoa eta kotizazio sozialak barne). Zifra horrek BPGren %0,9 bakarrik suposatzen du. Grafikoan ikusi daitekeen moduan, 2012 urtetik joera beherakorra izan du. Prestazioei pasadan urtean baino 79 milioi euro gutxiago zuzentzen zaie, BPGren ehuneko hamarren bat.

  • Azken urteetako langabeziagatiko prestazioen analisi bat egiten badugu EAE eta Nafarroan, ikusi daiteke 871 milioi euro murriztu direla, hau da, 2012an zuzentzen zen kantitate erdia baino gehiago murriztu da. 2012an zegoen %2tik, 2017an %0,9ra igaro da

    LANGABEZIAGATIKO PRESTAZIOEI ZUZENDUTAKO BALIABIDE EKONOMIKOAK. HEH. 2012-2017. MILIOI EUROAK ETA BPG-AREN %

Beste alde batetik, ondorioztatu daiteke langabeziagatiko prestazioen sistemak superabit handia duela EAEn (ez ditugu Nafarroako daturik):

  • 2017an prestazioen ordainketa 660 milioi eurokoa izan zen eta langabeziagatiko kotizazioen sarrerak 1.192 milioi eurotara heldu ziren. Honek 532 milioi euroko superabita suposatzen du.

  • 2017ko superabita 2016koa baino 113 milioi handiagoa izan zen, prestazioen ordainketa %8,54 murriztu zelako eta sarrerak %4,53 igo zirelako.

Pentsioen eremuan sisteman dagoen defizita erabiltzen den bitartean erreformen justifikazioa egiteko, ez da entzuten zuzendari politikoen ahotsik langabeziagatiko prestazioetan babesa hobetzeari buruz termino ekonomikoetan existitzen den margen handiaz, erabat beharrezkoa, gainera, datuak ikusita.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.