2018-06-15 13:42
Hamar egunetan greba egin ostean, Aguraingo WECeko langileek hitzarmen bat sinatzea lortu dute, lan-baldintza duinagoak izateko. Gaurko batzarrean erabateko babesa jaso du akordioak.

WEC-eko langileek, batzarrean bildurik, erabaki dute akordiorako hurrengo puntu hauek berrestea:

  • Indarraldia: 2018-2021.
  • Soldata-igoerak: %2,5 2018an, eta KPI+%0,5 gainerako urteetan.
  • Lanaldi-murrizketa: 16 ordu gutxiago.
  • Lan-erreformatik blindatzea. Aurrera-eragin mugagabea. Hitzarmena salbuesten ez uzteko klausula.
  • Langile bakoitzaren kategoriaren arabera jaso beharreko diru-kopuruetan igoera nabarmen bat onartu da akordioan. Hori zen negoziazioaren helburu nagusietako bat. Kategorien araberako soldata-igoera horiek urtean 2500 eurokoak izan daitezke 39 langileentzako 2018an eta diru kopuru berdina beste 11 langileentzako 2019an.

Berriro ikusi ahal izan dugu antolakuntzaren eta borrokaren bidez helburuak lortu daitezkeela. ELAk zorionak ematen dizkie WECeko langileei, erakutsi duten duintasunagatik. Aurtengo urtea inflexio-puntua da industria-arloko hitzarmenetan, bazen garaia geurea berreskuratzeko, bazen garaia denon artean sorturiko aberastasuna banatzeko.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.