2018-02-26 12:43

Beharginen oharra:

Gaurko prentsaurrekoan, Edesa Industrial eta Geyser Gastech eko langileok bizi dugun egoeraren berri ematera gatoz.

Empresako zuzendaritzak, hau da, CNA CAT ko jabea den Jorge Parladek, Edesarako proiektu industriala alboratu du, eta gainera, badirudi beste proiektu batzuk garatzea ekidin nahi duela; gainera guzti hau administradore konkurtsalaren oniritziaz.

Zuzendaritzak, aktibitateak jarraitzeko beharrezko diren inbertsore berrien sarrera erraztuko zuela adierazi zigun. Hori dela eta, ixiltasuna mantendu dugu kontsulta epea hasi zenetik. Orain, borondate hori erakusteko eskaeraren aurrean, zuzendaritzak uko egin digu. Berriz ere gezurretan ari dira.

Erraza da azaltzen: Fagor zenaren ondorioz abiatu daitekeen edozein proiektu industrial aurrera ateratzea ekidin nahi dute. Fagorreko aktiboak bereganatu eta bailaran enplegua sortu dezakeen enpresa baten etorrera ekidin nahi dute.

Beraien plan bakarra, enplegurik sortuko ez duen plan komertzial baten bitartez, hartzekodunen konkurtsotik irtetzea da. Alternatibarik ez dagoenaren aitzakiapean, enpresara gerturatu diren eta interesatuta dauden inbertsoreak uxatu dituzte. Guzti hau Alfonso Gomez administradorearen adostasunarekin.

Administradore konkurtsalari, aktiboen salmenta onartuz, desindustralizazio honen koplizea ez izatea eskatzen diogu; izan ere, likidazio batean aktibo hauek lanpostuak sortu ditzazke Euskal Herrian.

Basauriko aktiboak saldu nahi dituzte, beste herrialde batetara eramateko eta enpresa desegiteko. Ez dugu hori onartuko.

Enpresak ez baldin badu borondaterik proiektu industrial bat martxan jartzeko, egin dezakeen onena enpresa likidaziora eramatea da. Horrela negozioan interesatuta diren beste enpresa batzuek hartu ahal izango lukete ekoizpen unitateen jabetza. Edesa Industrialeko hartzekodunei, eta, batez ere, Mondragon Korporazioari eta Fagor S.Coop-i, dei egiten diegu, desindustrializazio plan hau ekiditeko ez dezala inongo akordiorik egin.

Jakinarazi nahi dugu Konfort, Linea zuria eta eltzeetarako badirela interesatuak, aktibitate industrialarekin jarraitzea ahalbidetuko luketenak.

Fagorren izaera milaka pertsonen lanaren ondorioa da, eta ezin dugu balio hori galtzen utzi. FAGORrek enplegua sortzearen zerbitzura egon behar du. Gure ustez, CNAk Txinan fabrikatuz eta hemen proiektu industrialik gabe, ez du FAGOR marka erabiltzeko eskubiderik, baina, aldi berean, uste dugu FAGOR S.Coopek marka utzi beharko lukeela, bailaran enplegua sortzeko proiektu industrialari bide emanez, enplegua sortuz eta Euskal Herrian aberastasuna sortuz.

Gogorarazi nahi dugu gainera, MCC taldeak baduela konpromiso bat Edesa eta Fagorrekiko, bazkide izan edo ez. Beraien kolaborazioa eskatzen dugu, proiektu berriak gauzatu ahal izateko, edota lan gabe gelditzen garenon birkokapena bultzatzeko.

Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundien inplikazioa eta babesa eskatzen dugu, aktibitate industrialia mantentzen eta enplegua sortzen duten proiektuei languntza eta erreztasunak emanez.

Ez ditugu ahaztu nahi duela hilabete batzuk kaleratuak izan ziren langileak. Bukaeraraino jarraituko dugu kaleratze hauen injustizia salatzen.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.