2018-05-24 11:27
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek, Eusko Jaurlaritzak, berriro ere bere arduren utzikeria eginez, Eustaten dauden langileak onartezina den egoera prekarioan mantendu nahi dituela salatu dute. Grebara deiturik zegoen kolektiboaren % 98 jarraipena izan due, lan zentruetako lana geldituz.

ELA, LAB, CCOO eta UGTren agiria:

91 dira Eustaten lanean dauden pertsonak. Pertsona hauek 27 urte daramate Eusko Jaurlaritzarentzat lanean ikustezinak izanik. Tamalez, epaitegietara joan behar izan zutenak (2010 – 2012 urteetan) beren lanpostua onartua izan zedin eta LPZ batean azaldu ahal izateko.

Naiz eta epaitegiak arrazoia eman eta legebiltzarrak egoera honen irtenbiderako agindu zehatza eman, Eusko Jaurlaritzak, gehiengoa emakumezkoak diren sektore honetan, horrelako egoera prekarioa mantentzeko proposamena egiten du.

91 langileak %100eko lanaldien ziurtasunik gabe eta urte osoa lana egingo duten jakin gabe daude. Badago nahiko lan, ondo antolaturik hau horrela gauzatzeko. Eta badaude kanporatzen diren inkestak, bertan egin beharko liratekeenak eta lana ere sortuko luketenak, zerbitzu publikoa indartuz. Falta dena, berriro ere, borondate politikoa da.

Lau sindikatuok egiten dugun proposamena oso argia da: gaur egun dauden langile guztien lanpostua bermatzea, %100eko lanaldiarekin urte guztirako, lurraldeen arteko derrigorrezko mugikortasunik gabe, lanpostuaz jabetu ondoko euskerazko perfileko derrigortasun datarekin eta kontsolidazioa EPE bati lotuta, egonkortzeko berme.

Hau da, ELA, LAB, CCOO eta UGTk Eusko Jaurlaritzari, langile hauentzat bidezkoa den irtenbide bat eman diezaiela eskatzen diogu, horretarako Legebiltzarrak emandako agindua betez.

Horregatik, langileak mobilizazioetara deitu ditugu lau sindikatuak bat eginez. Gaurko greba egun honek babes zabala izan du langileon aldetik, grebara deiturik zegoen kolektiboaren % 98 jarraipena izan duelarik, lan zentruetako lana geldituz.

Gaurkoa ez da bukaera, hau konpondu bitartean bide honetan jarraituko dugu, mobilizazioak areagotuz.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.