2018-02-12 09:38

91 dira Eustaten lanean dauden pertsonak. Pertsona hauek 27 urte daramate Eusko Jaurlaritzarentzat lanean ikustezinak izanik. Tamalez, epaitegietara joan behar izan zutenak (2010 – 2012 urteetan) beren lanpostua onartua izan zedin eta LPZ batean azaldu ahal izateko.

Naiz eta epaitegiak arrazoia eman eta legebiltzarrak egoera honen irtenbiderako agindu zehatza eman, Eusko Jaurlaritzak, gehiengoa emakumezkoak diren sektore honetan, horrelako egoera prekarioa mantentzeko proposamena egiten du.

91 langileak %100eko lanaldien ziurtasunik gabe eta urte osoa lana egingo duten jakin gabe daude. Badago nahiko lan, ondo antolaturik hau horrela gauzatzeko. Eta badaude makina bat inkesta kanporatzen direnak, bertan egin beharko liratekeenak eta lana ere sortuko luketenak, zerbitzu publikoa indartuz. Falta dena, berriro ere, borondate politikoa da.

ELAren proposamena oso argia da: gaur egun dauden langile guztien lanpostua bermatzea, %100eko lanaldiarekin urte guztirako, lurraldeen arteko derrigorrezko mugikortasunik gabe, lanpostuaz jabetu ondoko euskerazko perfileko derrigortasun datarekin eta kontsolidazioa EPE bati lotuta, egonkortzeko berme.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.