2018-04-25 17:30

Jaurlaritzak erabaki du 2018an Itzarriri %0,5eko ekarpena egingo diola; alde bakarreko erabakiz, modu diskrezionalean, kopuru hori jarriko du 2018ko aurrekontuetan. ELAk batzarrean honakoa adierazi du: “agerian geratu da ekarpenak egitea borondate politiko kontua zela, eta berez egin beharrekoa zenbateko osoa jartzea dela, baita 2013tik hona egin ez direnen ekarpenak itzultzea”.

Eusko Jaurlaritzak ezin du enplegatu publikoen dirua erabili aurrekontua koadratzeko edota beste lehentasun politiko batzutarako; ez da zilegia aitortzea ekarpenak egin daitezkeela baina osorik ez egitea; horrela negoziazio kolektiboko betebeharrak alde batera uzteaz gainera ez dagozkion funtsez baliatzen baita.

ELAk beste behin ere Jaurlaritzari exijitu dio ekarpenak osorik egin ditzala eta 2013tik hona dagozkion zenbatekoak ordain ditzala.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.