2018-03-09 11:08

Agiri bateratua:

Jaietan denok jai plataformatik, igande eta jai-egunetan aisiaz disfrutatu eta deskantsatzeko eskubidearen alde egiten duen merkataritza modelo jasangarria defendatzen dugu. Beste behin, merkatari elkarte, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak, EKA eta EKE kontsumitzaileen elkarteak eta gure hiriko auzo elkarte ezberdinak, gure herri eta hirietan multinazional handiek nahi dutena egiten duten liberalizatutako merkataritzarik ez dugula nahi aldarrikatzeko.

Gure instituzioetako alderdi batzuetatik, turismoa gutxi batzuen (merkatal zentro handitako zuzendaritza eta jabeak) mesedetan jarduten duen modeloa sustatzeko aitzakia bezala erabiltzen ari dira. Gogora dezagun Eusko Jaurlaritzak 20/2012 dekretua onartu zuela, ordutegi komertzialen erabateko desregulazioa ahalbidetzen zuen Turismo ugariko zonaldeak ezarriz. Horregatik, Estatu Espainola eta Auzitegi konstituzionalaren jarrerak denuntziatu nahi ditugu euskal konpetentzien eremua inbaditzeagatik eta Eusko Jaurlaritzarena berauen defentsa irmoa ez egiteagatik.

Honen erakusle argia dira Bilboko Turismo ugariko zonalde ezarritakoa eta Donostiko zonaldeen handitzea, alde zaharretik Zurriolako pasealekura pasatu zutelarik.

Bestalde, kate handiek, eta zehazki elikadura sektoreko kateek azken aldian egindako erasoak aipatu nahiko genituzke. Kate hauek 365 eguneko irekieraren aldeko apustua egiten dute, edo eta jai egun jakin batzuetako irekiera frankizia edo komenentziazko denda bezalako formatuak baliatuz. Praktika horren adibidez dira zenbait Carrefour Express, Donostiako Autobus estazioko BM rapid eta Zurriola pasealekuan ireki nahi duten Supercorra, Bilbokoa edo eta Gasteizen irekiko dutena. Elikagaien dendek asteko ordutegi zabala dute kontsumitzaileek beharra asetzeko, eta aurrez aipatutako eredu komertzialen atzean sektorearen liberalizazioa eta komertzio txikiaren suntsiketa besterik ez du ezkutatzen. Kate handi hauek noski egungo 0 irekieran arrakala egin eta gainontzeko merkataritzako azpi sektoreei bidea egiten diena.

Kontsumitzaileek elkarteen arabera, kate handien bultzadak komertzio txiki eta ertainaren jaitsieraren aldean, produktuen homogenizazioa ekarriko luke, eskaintza aniztasuna gutxituz eta kontsumitzaileen aukera ahalmena murriztuz. Multinazional handiek eta gure hirietako eremu komertzialek jendarte kontsumista bat sustatzen dute, behar ez dugunean erostera bultzatzen gaituena.

Euskal Autonomi Erkidegoan gero eta komertzio txiki gehiago ixten ari dira, autonomoen lan-postuak ere galduaz. Irekitzen diren negozio berriek, frankizia bezala egiten dute, multinazionalekiko dependentzia eta kontrol izugarria dutelarik, izan ere, komertzio txikiak merkatal zentro handien “arau” eta helburuetara baldintzatuak gelditzen direlarik. Beste behin ere, sektorearen liberalizazioa egoera honen salbatzaile izango dela sinestarazi nahi digute, benetan merkataritza txikiaren itxierara bideratzen gaituen faktore handienetako bat denean.

Ordutegi komertzilaren flexibilizazioak lan baldintzen okertzea dakar, eta langileen kontziliazio pertsonala eta aisialdirako denbora larriki kaltetuko luke. Praktikan, kate handiek, kontratazioa handitu beharrean, langileei lan zama handitzera eta lan baldintzak malgutu eta okertzera jotzen dute, prekarizaziora.

Gure hiri eta herrietako Auzo Elkarteek, bertan bizi eta lan egiten dugun bizilagunentzako bizitza duin eta hobeago bat aldarrikatzen dute, pobreziari eta prekarietateari aurre eginaz. Propaganda hutsa besterik ez den hiri eredu erakusleihoari mugak jartzeko garaia da.

Instituzioei eskatzen diegu, Turismo Olde Handiko Eremuen legea ontzat ez ematea eta hiri eredu kontsumista eta lehiakorretik urrun, merkataritzako langile klasea eta komertzio txikia erdigunean jarriz arautzea.

Guzti honegatik datorren martxoaren 18rako manifestazioa antolatu dugu, eguerdiko 12:00etan Donostiako Bulebarretik abiatuko dena. Ildo beretik, martxoaren 17rako, manifestazioaren bezperan, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako merkataritzako zein saltoki handietako langileei beraien lanaldian ezpainak morez margotzera gonbidatzen ditugu, hala igande eta jai egunetako aisialdirako eskubidea aldarrikatuz.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.