2018-01-05 12:23
  • Erosketa etorri da alarma egoera betean, izan ere, euskal industriak hainbat erabakigune galdu baititu azken aldian. Gainera, erabakigune horiek kanpora eramateko operazio gehienek Jaurlaritzaren oniritzia izan dute.
  • Hedabide batzuk esan dutenez, enpresa baten akzioak erostea berria da Gasteizko gobernuaren aldetik. Esan beharra dago 2017an Industria sailak bi porrot handi izan dituela: CEL taldetik alde egin zuen akzioen %40 zuelarik, eta Xey hondoratzen utzi du akzioen %30 izan arren.
  • Kutxabank pribatizatu izana kolpe gogorra izan zen gure herriko industriarentzat. Erakunde honek Euskal Herriaren etorkizun industrialaren alde jokatu behar zuen bere inbertsioekin, baina bertoko enpresetan dituen partaidetzak saltzen ari da likidezia lortzeko beste helbururik gabe.
  • Hau da Jaurlaritzak egin duen operazioaren arrazoia: Kutxa publikoetako 15 milioi likidezia behar duen banku baten eskuetara pasa dira. Halere, operazioak ez du CAF Euskal Herrian areago errotzen, euskal erakundeen esku zeuden akzio kopurua berbera izango baita aurrerantzean. Gainera, gobernuak berak aitortu du erosketa honekin ez zaiola administrazio-kontseiluko aterik irekiko.
  • Gogoratu beharra dago Kartera Sozialaren bidez langileek CAFeko akzioen %25,46 daukatela. Alabaina, Tapia sailburuak ez du hau aintzat hartu; oraingoan ere langileak gutxietsi egin ditu, hauek operazioaren berri hedabideetatik jaso baitute.
  • ELAk berriro aldarrikatzen du beharrezkoa dela gure herriko industriari bultzada irmoa ematea. Ezinbestekoa da industri-politika epe ertain eta luzera erabakitzea, betiere sektore hau ingurumenarekiko arduratsua izango dela eta kalitatezko enplegua sortuko duela ziurtatuz. Helburu hauek sustatzen dituztenek ELAren konplizitatea izango dute. Zoritxarrez, gaurkoz ikusi dugu politika publikoek proiektu espekulatiboak babesten dituztela, enpresen epe motzeko interesen mesederako.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.