2018-02-27 13:36

Etxez Etxeko laguntza zerbitzuko langileek seigarren greba eguna izan dute. 

Gogorarazi, sektore feminizatu batez ari garela, etxez etxeko laguntza zerbitzuko langile gehienak emakumeak baitira, baldintza prekarioetan lan egitera kondenatutako beharginak, hain zuzen ere. Esan ere, hitzarmena berritu gabe dutela 2016az geroztik. Sektoreak bizi duen egoera lazgarri honi gehitu behar zaio egoera are gehiago larritu dela azken garaian: denbora partzialeko lanaldiak ugaldu dira; zerbitzu-orduak murriztu; lan-kargak handitu; eta udaletako zerbitzu lizitazioak “enkante” bihurtu dira.

Gauzak horrela, nagusien lepotik negozioa egiten ari dira arduradunak, betiere, gizarte osoaren kaltetan eta herritar guztiek izan beharko luketen kalitatezko gizarte zerbitzuen lepotik.

Hau horrela izanik, ELA-LAB-UGT-USO sindikatuek eta sektoreko emakumeek mobilizazioekin jarraituko dute euren egoera konpondu arte.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.