2018-03-06 10:12

 Gogoratu behar da Errenteriako udal gobernu taldeak, 2017ko Ekainean OTA-TAO eta Garabia zerbitzuak berpublifikatzeko asmoa ezagutarazi zuela, pertsonal propioarekin zerbitzua emateko asmoz.

Bilera prozesu gogor eta irailetik abendura arte luzatu zen greba mugagabe prozesu baten ondoren, inongo akordiorik gabeko prozesua amaitutzat eman zen, langileak kalean amaituta eta bai udaletik bai enpresatik inongo laguntzarik jaso gabe.

Prozesu guzti honetan, ezagutzera eman den lehenengo sententzia da Donostiako 4. Sozial Epaitegiak ebatzia den sententzia hau eta nahiz eta irmotasunik ez duen, errekurtso aukera irekia baitago Auzitegi Nagusira jotzeko, albiste oso pozgarria da hain kaltetuak izen diren langileentzat.

ELA Errenteriako Udalarekin kontaktuan jarriko da egoera berri honen aurrean hartuko duten postura jakiteko eta beti bezala, bere eskuetan dagoen guztia egingo du langile hauen interesak ahalik eta hoberen defendatzeko.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.