2017-12-29 11:40

Eysa-Cycasa, Bilboko TAO zerbitzuko esleipendunak, Eusko Jaurlaritzako Lan Sailari eskatu zion urtarrilaren 2an hastekoa den greba mugagabean zerbitzu minimoak ezartzea. Esan beharra dago, plantillaren gehiengoak bat egingo duela lanuztearekin. Gogoratu ere, greba deialdia egin zela, diziplina espedientea ezarrita zazpi langile kaleratu eta jarraian. Izan ere, erabaki horrek guztiz hautsi zuen hitzarmenaren negoziazioa. Bilboko TAO zerbitzuan kontratuak egiten dituen arduradun José Luis Vázquezen esanetan, kaleratzeek ez dute zerikusirik hitzarmenaren negoziazioarekin. Enpresa Batzordeak, aldiz, argi dauka presionatzeko modua dela.

ELAko ordezkari Iñaki Olidenen hitzetan, gaurko bilera “tentsio handikoa” izan da. Bertan izan dira, ELAko kideaz gain, enpresa batzordea, ABEEko ordezkaria eta Bilboko Udaleko teknikari bat. Azken horrek zerbitzu minimoak ezartzearen aldeko apustua egin du, gizartearentzat ezinbestekoa dela argudiatuta. Javier Escobar, enpresa batzordeko presidenteak, ordea, argi utzi du ezin dela esan gizartearen ezinbesteko zerbitzua dela, ospitale edo garraio publikoekin gertatzen den bezala.

Azkenik, enpresa esleipendunak egindako eskaera atzera bota du Jaurlaritzak, beraz, urtarrilaren 2an greba mugagabea hasiko da Bilboko TAO zerbitzuan, gutxieneko zerbitzurik gabe.

Â

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.