2018-01-12 12:54

Argentinan langileen eskubideen kontrako erasoa oso bortitza izan da. Halere, langileen antolaketa eta borrokak fruituak eman ditu. Horren adibide da, ATEk, Estatuko Langileen Elkarteak, CTA-Arekin batera, urtarrilaren 4rako deitu zuen lanuzte eta mobilizazioekin lortu zuena. ELAk elkartasuna adierazi eta bat egin zuen mobilizazioekin. Izan ere, 2017ko amaieran, Argentina osoan gertatu ziren kaleratzeak salatzeko kalera atera ziren, eta lanuzte eta mobilizazio horiei esker, osasungintzan hobekuntzak eskatzeagatik kaleratuak izan ziren langile asko euren lanpostuetara bueltatu dira.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.