2018-06-14 10:08
ELAren ordezkaritza bat Austriako OGB (Europako Sindikatuen Konfederazioko kidea) sindikatuaren kongresuan parte hartzen ari da, eta bertan oso agerrian geratu egin da sindikatu austriar honek zein jarrera irmoa duen hango Gobernuen murrizketen aurrean.

Egitarauari jarraitzen, Austriako ministro batek (Beate Hartingen-Klein) hitza hartu duenean, OGBko militante gazte batzuk eskenatokira igo dira, ahoa zapiz lotuta, euren protesta ezagutzera emateko. Austriako langile klasea pairatzen ari den egoera salatzeko, kongresuaren ordezkariek ere kartel aldarrikatzaileak erakutsi egin dituzte ministroaren aurrean.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.