2018-06-29 11:48
Alemaniako eta Danimarkako langileekiko ezberdintasuna gero eta handiagoa da; baita EAE, Nafarroa eta Estatuko lan zentroen arteko ezberdintasunak ere.

Pasa den maiatzaren 23an Siemens Gamesak, CCOOk eta UGTk aurreakordio bat sinatu zuten taldeko Bulego Korporatiboen Hitzarmen Estatalaren negoziazioaren baitan. ELAko Siemens Gamesako atal sindikalaren ustez, testu honek soldata arrakala konpondu ezean, langileen arteko ezberdintasunak areagotzen ditu. Lehenik eta behin, ELAK salatzen du sinatutako akordioak Alemania eta Danimarkako langile eta EAE, Nafarroa eta Estatuko langileen arteko ezberdintasunak handitzen dituela. Izan ere, akordio honek %2,1eko soldata igoera ezartzen duen bitartean, Alemaniako eta Danimarkako langileek jasotako igoerak lau aldiz handiagoak dira.

“Kanpoko” arrakalaz gain, sinatutako testuak barne diskriminazioak sortzen ditu. Siemens Gamesako ELAko atal sindikalak soldata baxuenak igoera handienak jasotzea eskatu zuen arren, Siemens Gamesak kontrako bidea hartzea erabaki zuen, gehiago kobratzen dutenen soldata aldagarria igoz, eta bere langileen arteko soldata arrakala handituz. Gainera, eskala bikoitza sortu du sarrera berriekiko, igoera hauek soldata tauletan islatu ez dituztelarik.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.