2018-05-30 20:16
ELAk salatu egin du asteartean, maiatzak 29, eguerdiko 13.00ean Orozkoko harrobian gertatu zen istripua, zeinetan langile bat larriki zaurituta gertatu zen eta bestea ospitalean hil egin zen hurrengo egunean. Biek Aridos y Canteras del Norte S.A.U. (ARCANOR) enpresan egiten zuten lan.

Istripu hilgarri honetan J.A.G.E. eta F.J.R.S. langileak larriki zaurituta izan ziren makina batekin lanean ari zirelarik. Gurutzeta Ospitalera urgentziaz eraman zituzten. Bertan bat hil da eta bestearen eboluziaren zain daude.

ELAk galdegin du iker dadila gertakaria eta erabaki horren atzean arduraren bat ote dagoen. Halaber, honakoa salatzen dugu: arrisku faktore jakin batzuek, esaterako segurtasun neurrien gabezia, lan baldintza txarrak edota lan-erritmo biziak, lan istripu larri edo hilgarria izateko arriskua zeharo areagotzen dutela.

Lan prekarietatea eraikuntzaren arloan lan ispripuriko eragilerik nagusia da. Lan segurtasuna administrazioentzat lehentasun bilakatu behar da, eta enpresak behartu egin behar dituzte lan osasun eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak betetzera. Horretarako baliabideak jarri behar dira, behar beste prestakuntza eta material, kontrol eta ikuskatze gehiago, eta jazarri segurtasun ezari zein kontratuetan egiten diren iruzurrei.

Datorren ostiralean, maiatzak 1, Orozko Udaletxe aurrean gehiengo sindikalak kontzentrazioa egingo du istripu hau salatzeko.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.