2018-05-24 12:21
ELAk azken asteetan 20 enpresatan sinatu dituen hainbat hitzarmenetan KPI gainditzen duten soldata igoerak lortu ditu, baita beste hainbat hobekuntza ere, ETEetatik hasi eta enpresa handietara (EAEn zein Nafarroan). Enpresa hauek (1.500dik gora langile dituztenak) otsailean eta martxoan lortu zituzten antzeko aurrerapausoen jarraipena dira. Urtean zehar 50 lantegitan lortu da akordioa.

ELA lortzen ari da lan erreformak -batik bat Rajoyren gobernuak ezarri zuena- ez aplikatzeko joera nagusitzea. Patronalek eutsi egin nahi diote enpresen interesen alde taxutu den legediari, baina enpresetan araubide injustu hori ez aplikatzea ari gara lortzen.

Behean aipatzen diren adibideetan itxurazko soldata igoerak, lanaldi murrizketa eta diskriminazioak bertan behera uztea jaso ditugu. Industrian ELAk dituen atal sindikalak “Geurea berreskuratu!” aldarrikapena betetzen ari dira, eta aurrera egiten ari dira, aplikatuko direlako bermea duten akordioen bidez.

Aurrerapen hauek guztiak posible egin dituzte antolatzea erabaki duten plantillek. Patronala tematuta dago “enpresa eredu berri” bat ezartzen, hau da, lan-baldintzak banaka erabakitzea nahi du, eta agintzen duen gardentasuna enpresetan ez da inondik ere somatzen; kontrara, langileak ELAn antolatzen dira.

Produkzioa eta enpresen etekinak gehitzen ari dira; ziklo berri hau negoziazio kolektibora eramaten ari gara. Borrokari eutsiko diogu industrian eskubideak aintzat har daitezen, diskriminazioak bertan behera utzi -baita generokoa ere, premiazkoa baita- eta estatu mailako hitzarmenak erauzteko.

Datozen asteetan aurrerapauso handiak ekarriko dituzten hitzarmenak sinatzen jarraitzeko asmoa dugu.

Ikusi akordioak

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.