2018-03-27 17:19

 

ELAk gogoratu nahi du Madrilek azkenean iragarritako helegitea sartzen badu beste behin ere agerian geratuko litzatekeela autogobernuaren aurka eta arlo sozial inboluzio betera Estatuak daraman agenda; Madrilek azken urteetan jarraitutako injerentziaren jarraipena litzateke. Hala gertatu da 35 orduko lanaldiarekin edota suntsitu diren milaka lanpostu publikoekin.

Espainiar gobernuak berriro nabarmendu nahi izan du Jaurlaritza -Erkorekak berak esan zuen legez- morroi huts bihurtzen duela, finean Estatuaren erabakiak kudeatzen dituen ordezkaria.

Areago, kasu honetan, izan ere, ez baitago inolako oinarrizko legerik Eusko Jaurlaritzari galaraziko dionik bere langile publikoentzako soldata-politika erabakitzea; halere, artean Lakuak ez du aplikatu 2018ko aurrekontuetan aipatzen den %1,5eko igoera zain dagoelako Madrilek honi buruz Estatuko Aurrekontu Orokorretan zer erabakiko duen.

Gure zerbitzu publikoak nola antolatu erabakitzeko ahalmena zor zaigu (beharrezko sendagile, irakasle kopurua…) euskal gizartearen zerbitzura jartzeko.

Orain arte egin izan duen bezalaxe, ELAk negoziazioko euskal eremuaren alde egingo du, enplegua bermatu eta zerbitzu publikoen kalitatea zein lan-baldintzak hobetzeko.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.