2018-03-15 16:41

Oraingo ekonomia-hazkundearen testuinguruan, bistan da bai obra publikoa, bai pribatua suspertu direla. Diru-kopuru handia inbertitzen ari da obretan, baina sektoreko langileen soldatak orain dela 10 urtekoak dira.

ELArentzat hitzarmena eta horren aplikazioa lehentasunezko gaiak dira; horregatik uste dugu hauxe dela abagunea Gipuzkoako oraingo Eraikuntza Hitzarmena berritzeko eta hobetzeko. Gogoan izan oraingo hitzarmenaren soldata-taulak 2009koak direla.

Alde horretatik eskatzen diogu patronalari arduraz jokatzeko, negoziazio-prozedura izapide formalengatik ez atzeratzeko, eta eztabaidagai nagusiari heltzeko. Izan ere, mahai gainean jarri behar dugun gaia sektoreko lan-baldintzak hobetzea eta bermatzea da, eta oraingo egoera ―esplotazioz, prekarietatez eta iruzurrez beteriko egoera― alde batera uztea.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.