2018-03-12 10:33

Gipuzkoako Eraikuntza Hitzarmena indarrean badago ere, indarraldi mugagabea du eta soldata-taulak 2009koak dira. Ordutik hona ezinezkoa izan da hitzarmena berritzea edo soldata-taula berriak lortzea; eragozpenik handienak patronalaren egoskorkeria eta sektoreko enplegu-galerak izan dira.

Azkenaldian sektorearen egoera orokorra aldatu da. Orain lan gehiago dago, azken hamarkadako beste edozein unetan baino. Gure lurraldeko obra nagusietako batzuk aipatzearren, ondoko hauek eraikitzeko bidean daude: Deskarga mendatea bikoiztea, Anoeta estadioa, errauskailua, AHT, Txomin Enea, Donostiako Metroa...

ELA ez dago prest onartzeko sektoreko susperraldia hitzarmena ez-betetzearen kontura edo 2009ko soldata-taulak mantentzearen kontura izatea. Datorren ostegunean ikusiko dugu zein den patronalaren asmoa. Orain arte bezala, haien estrategiaren oinarriak hitzarmena ez berritzea eta ez betetzea badira, ELAk sektorea mobilizatzearen aldeko apustua egingo du.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.