2018-03-15 10:16

 

Joan den ostiralean Bizkaiko Eraikuntza sektoreko patronalak aurre-akordio bat sinatu zuen CCOO eta UGTrekin.

Egun horretan bertan ELAk egin zituen adierazpenetan aurre-akordioa urriegia zela eta ez zuela aplikazio-bermerik esan zuen. Gaur sektore horretako ELA-ordezkariek, batzarrean bildurik, iritzi borobila eta aho batezkoa eman dute aurre-akordioaren aurka, hurrengo arrazoi hauek emanez:

  • Negoziazioa mahaitik kanpo egin da. ELAk, sektoreko ordezkaritza osoaren %40 izan arren, ez du parte hartzerik izan negoziazioan.

  • Aurreko hitzarmenean itundu zituzten murrizketak ez dira kenduko.

  • Ez da jaso lan-erreformaren aurkako klausularik. Ez hitzarmena salbuestetik babestuko gaituen klausula, ezta aurreko hitzarmenean sinatzaileek kendu zuten aurrera-eragina berreskuratzeko klausula ere.

  • Soldata-igoera ez da nahikoa.

  • Hitzarmena betearazteko testurik ez da jaso. Eta hori da sektore honen benetako gaitza; izan ere, sektorean diharduten 16.000 soldatapeko langileetatik 3.500 langileri baino ez zaio aplikatzen hitzarmena.

ELAren iritziz aukera paregabea galdu da aplikatzeko moduko hitzarmen on batengatik borrokatzeko.

Legezko arau bat, hitzarmena, ez betetzearen erruduna patronala da, eta bera pozarren egongo da soldata-igoerak plantilla bakan batzuei aplikatu behar dizkielako.

Sindikatu sinatzaileek, borroka alde batera uztean, hitzarmenaren aplikazioa noizbehinkako pasadizo bihurtu dute, sektorea susperraldian badago ere.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.