2018-01-02 16:33

Â

Gauza jakina da Estatuak bere funtzionarioei ez diela soldatarik igoko, argudiatuz Aurrekontu Orokorrak ez direla onartu; bada, Urkulluren eta Barkosen gobernuek ere gauza bera egingo dute, EAEko eta Nafarroako aurrekontuetan dagoeneko milaka langileren soldata eguneratzeko %1,5eko sailak erabakita dauden arren.

EAEn murrizketa honek berriro agerian utzi du Urkullu lehendakaria, zeinak urte amaierako hitzaldian kalitatezko enpleguaren alde egin baitzuen; haatik, asmo hau ezinezkoa da bi egun baino igaro ez direnean gobernuak bere langile guztien soldata izoztea erabakiz gero. Halaber, kalitatezko enpleguaren aldeko ustezko jarrera zinismo hutsa da, EAEko administrazioetan aldi baterako enplegua %35etik gorakoa denean. Lehendakariak aldarrikatzen duena ez du bete nahi bere zuzeneko ardurapean dauden eremuetan; aitzitik, hauetan soldatak gainbehera doaz eta enplegua prekarioa da.

Nafarroan, berriz, euforia nagusi zen Hitzarmen ekonomikoa berritzeko Estatuarekin sinatu den akordioa medio, baina horrek ez du zerikusirik soldata izozteko erabaki honekin: Edozein dela ere Nafarroak Montororekin negoziatu ondoren jasotzen duen kopurua, herritarrek ez dute hobekuntzarik somatuko; hasteko, milaka langile publiko nafarrek.

Bi kasuetan argi geratu da Estatuarekiko aldebikotasuna ezinezkoa dela; Madrilek murrizketak etengabe inposatzen ditu, eta euskal erakundeek horren aurka ez dute txintik esaten.

Â

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.