2018-04-23 14:05

Martxoaren izan zen Mahai Orokorraren bileran Andres Zearreta Funtzio Publikoko sailburuordeak esan zien sindikatuei proposamen bat egingo zuela murriztutako eskubide hori bere onera ekartzeko eta gaixotasun kasuetan Eusko Jaurlaritzaren langileek berriro ordainsariaren %100 jaso zezaten.

Bada, ELAk honi buruz gogoratu nahi du Jaurlaritzarekin berarekin sinatutako Akordio eta Lan-Hitzarmenek eskubide hori aitortzen dutela; beraz, gobernuak bere onera ekarri nahi badu alde bakarretik eta berehala egin beharko luke. Jaurlaritzak bete egin behar ditu sinatutako akordioak; kontu hau ez da bere borondatearen fruitu den eduki bat, baizik dagoeneko hitzartuta zegoen zerbait gauzatzea. Horregatik, ELAk Eusko Jaurlaritzari ohartarazi dio ez duela antzeztuko berez ez den negoziaziorik.

Hori alde batera utzita, gaur Jaurlaritzak mahai gainean jarri duen proposamenak ez du guztiz bere onera ekartzen Patxi Lopezek langile publikoei murriztu zien eskubidea (murrizketa hura gero Rajoyk 2012an inposatu zuen Egonkortasun Legeak berretsi zuen), izan ere, ez baitu %100 bermatzen gaixotasun arruntagatiko bajetan eta, ondorioz, hitzartuta zegoenarekiko atzerapausoa baita.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.