2018-07-09 12:45
Bilboko Ingeniaritza Eskolan pasa den maiatzaren 21ean lan istripua izan zuen gure lankidearen heriotza dela eta, ELAk bere elkartasuna eta doluminak helarazi nahi dizkio bere familia eta lankide guztiei. ELAk unibertsitateko langile eta ikasle guztiei dei egiten die egiten diren protesta ekintzetara bertaratzea.

Era berean, ELAk honakoa azaldu nahi du:

Gertaera samingarri honek erreflexioa eta aldaketak sortarazi beharko ditu gure Unibertsitateak aurrera eramaten duen prebentzio politikan.

Era berean, Unibertsitateko Administrazioari erantzukizun zuzenak eskatu behar zaizkio Lan Segurtasun eta Osasun alorrean azaldu duen arduragabekeria dela eta, ez baitu betetzen gai honetan dituen betebeharrak. Ez du ezta ere arduradunei eman behar dien formazioa eta informazioa ematen Unibertsitate honetako langileen osasuna eta segurtasun alorrean dituzten betebeharren inguruan.

Beharrezkoa eta premiazkoa da prebentzio alorrean aldaketa ematea. Aldaketa hau eman behar da Lan Osasun eta Segurtasun Batzordeen mahaiburutan, Prebentzio Zerbitzuaren zuzendaritzan eta, batez ere, Unibertsitateak berak izan behar duen jarreran arrisku prebentzioaren alorrean.

Azpimarratu nahi dugu funtsezko gaia dela Unibertsitate honetako langile guztien lan osasuna eta segurtasuna, eta gure instalazioetan artatzen ditugun milaka ikaslerenak ere.

Bihar, asteartea, hilak 10, ordubeteko lanuztea eta elkarretaratzeak 12,15etan honako leku hauetan:

  • Leioa: Mikel Laboa Plaza
  • Bilbao: Torres Quevedo Plaza (eraikuntza I eta II.ren artean)
  • Vitoria-Gasteiz:Kanpuseko erretoreordearen egoitza
  • Donostia-San Sebastian: Carlos Santamaría Liburutegia

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.