2018-02-05 16:34

Halaber, sindikatuak iragarri du aurrerantzean ere ogasunek erabakitako arauak betetzen jarraituko duela.

Bestalde, ELAk bidali dio Bizkaiko Ogasunari beronek eskatutako informazio guztia, eta horretan jarraituko duela.

ELAk nabarmendu nahi du gai honen inguruan prozedura bat egon zela Arabako Foru Aldundian. Garai ELAk ondoriozko alegazioak egin zituen eta azkenean espedientea amaitutzat eman zen.

Sindikatu honen iritziz Erresistentzia-Kutxa ezinbesteko tresna da borroka sindikalerako, eta eutsi egingo die langileek lan- eta soldata-baldintzen defentsan erabil ahal dezaten ezarritako irizpideei.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.