2018-01-08 16:58

Edesa Industrial eta Geyser Gastech-eko enpresa batzordeeen agiria:

Gaur urtarrilak 8, Edesa Industrial eta Geyser Gastech-eko enpresa batzordeek jakinarazten dute, Cataren zuzendaritzak, abokatu baten bitartez, plantilla osoarentzat suntsitze espediente bat aurkeztu behar duela, 160 pertsonarentzat. Era berean Geyser Gastech sozietatearen likidazioa. Jorge Parledek zuzendutako kudeaketa txarraren ondorioz dela uste dugu.

Gainera, laster etorkizuneko proposamen bat egongo dela, lanposturik gabe eta komertzializazioan bakarrik oinarrituta.

Gure kaleratzeak salatzen ditugu baita enpresaren eta aktibitate industrialarena ere.

Honen aurrean, etorkizuna egon daitekela esaten dugu, oraingo plantilarentzat baita kaleratuak izandakoentzat ere, beti ere enplegu plan bideragarri bat egonez gero. Horretarako Instituzioen, Administratzaile Konkurtsalaren eta Fagor S.Coop-en inplikazioa behar dugu, proiektu espekulatibo eta jasangaitz honen altenatiba eraikitzeko.

Bihar urtarrilak 9, asteartea, goizeko 11:00etan langileen asanblada egongo da, bukatu ondoren kontzentrazioa egingo da Garagartzako lantegian (Arrasate)

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.