2018-05-10 16:24
Eusko Legebiltzarrean elkarrizketa sozialaren alde bozkatu den adierazpena, zeina EAJren, PSEren eta PPren botoei esker atera den aurrera, saio bat da porrot egindako eredu bat bere onera ekartzeko, eta Confebask patronalak prekaritatea hedatzeko daraman estrategiari sostengua ematen dio.

ELAk berriro dio: elkarrizketa sozialeko mahaia atzera geratu zen garai bati dagokio, Jaurlaritzaren alde dauden alderdiek "hilda dagoena berpizten" saiatuagatik ere.

Elkarrizketa sozialaren xedea da mugimendu sindikala bere lan-ildoetatik aldentzea: antolakuntza, alternatiben garapena eta jendearen mobilizazioa. Sindikatu honek langileen baldintzak hobetzeko bere konpromisoari eusten dio, lan arloan zein sozialean, eta hori ezinezkoa gertatzen da elkarrizketa sozialeko mahaietan; hauetan parte hartzen dutenek patronalaren eta unean uneko politika antisozialak laguntzen dituzte.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.