2018-04-09 12:09

Bizkaiko Bulego eta Langeletako hitzarmenaren aldeko borrokaren erdigunea bilakatu nahi dute langileek. Aldarrikapenak ezagutarazi nahi dituzte, eta, horretarako, eztabaidak sustatuko dituzte Bilboko erdigunean. “Bizkaiko patronalek euren poltsikoa betetzen jarraitzen duten bitartean, gure lan baldintzak okerrerantz joan dira azken urte luze hauetan. Izan ere, Patronala gure lan baldintzak kaskartzearen truke bete dituela poltsikoak, adierazi dute Bulegunearen aurkezpenean.

Besteak beste, honako ekitaldiak burutuko dira:

  • Apirilak 10, 12:00etan: Pentsiodunen mugimenduak parte hartuko du. Pentsioen aldeko borrokaren berri emango digute, gaurko egoera nola ikusten duten ere azalduko digute.

  • Apirilak 11 eta 18, 12:00etan: Ordezkarien elkarretaratzeak egingo ditugu.

  • Apirilak 12, 18:00etan: Hitzarmenaren aldeko poteoa egingo dugu.

  • Apirilak 13, 12:00etan: Gazte Mugimenduko kide ezberdinak gonbidatuko ditugu gurera.

  • Apirilak 16, 12:00etan: Alderdi politikoak gonbidatuko ditugu, gaur egungo Bizkaiko langileriaren egoera sozio-laboralari buruzko iritzia adieraz dezaten.

  • Apirilak 17, 12:00etan: Mugimendu feministako kideak etorriko zaizkigu gurera, borroka feministaren garapenaren eta lorpenen inguruan hitz egitera.

  • Apirilak 19, arratsaldeko 18:00etan: Bizkaiko bulego eta langeletako hitzarmenaren aldeko Mosaiko Logoa egingo dugu.

  • Apirilak 20, 12:00etan: Sindikatu ezberdinen arteko solasaldia egingo dugu, egungo lan egoeraren eta Bizkaiko bulego eta langeletako hitzarmena lortzeko borrokaren inguruko hausnarketak partekatuz.

  • Apirilak 23, 12:00etan: liburu-egunaren harira, ekitaldi berezi bat egingo dugu.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.