2018-06-14 12:30
ELAk bilera izan du gaur Bilbon hoteletako zerbitzarien Kellys elkartearekin. Bi aldeak bat datoz beharrezkoa dela mobilizatzea hoteletan pairatzen den esplotazioari aurre egiteko. Hain zuzen, Kellyen ordezkariek txalotu egin dute Gipuzkoako ostatuen sektorean sinatu den akordioa, honek arautu egiten baitu subrogazioa eta ostalaritza zerbitzuen zein pisu turistikoen esternalizazioa.

Adolfo Muñoz Txiki ELAko idazkari nagusiak Kellyen bisita eskertu du eta borroka sindikala aldarrikatu du "esternalizazioaren kantzerra" borrokatzeko, zeinaren helburua baita soldatak jaistea eta esplotazioa areagotzea, hotel eta ostatuetako sektore feminizatuan.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.