2018-02-07 18:30

Ekonomiaren egoera bikaina izan arren, sektoreko lan-baldintzak gero eta prekarioagoak dira, eta milaka langilek izozturik izan dituzte soldatak urte askotan. Hori dela-eta, ELAk proposamen-sorta bat helarazi die, bai patronalari, bai gainerako sindikatuei. Hona hemen proposamenak:

- Premia larria da Bizkaiko metalgintzako langileen baldintzak modu nabarmen eta orokorrean hobetzea.

- Bizkaiko metalgileen lan-baldintzak Bizkaian bertan negoziatu behar dira. Batetik, CCOOek eta UGTk, eta bestetik estatuko patronalak, non FVEM kideturik dagoen, estatalizazioa sustatzen dute; eta gure ikuspuntutik estatalizazio horretatik blindatzeko formatuak prestatu behar ditugu.

- Bizkaiko metalgileek hauteskunde sindikaletan adierazi duten borondate demokratikoa errespetatu beharrekoa da. Eta ildo horretatik, ELAk, lehen sindikatuak, ez du hitzarmenik sinatuko, ordezkaritzaren %51k berretsi ez badu. Estatuko sindikatuek printzipio hori errespetatu ez dutenez, sektorea pobretu da, eta patronalaren kultura jakin bat nagusitu, non enpresariek sindikaturik merkeenak aukeratzen dituzten.

ELAk borrokan jarraituko du enpresarik enpresa. Eta akordio garrantzitsuak ari gara lortzen, bai enpresa txikietan, baita handietan ere. Gainera, lan-erreforma kanporatzea ere lortzen ari gara. FVEMek porrot egindako lan-erreformaren alde kosta ahala kosta egiten duen bitartean, bere enpresa kidetuek lan-erreforma hori ez aplikatzea erabakitzen dute. ELAren ustean borroka eta mobilizazioa dira Bizkaiko Metaleko langileen lan baldintzen duintasuna lortzeko bidea.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.