2018-01-09 12:00
Asuncion Klinikako langileek greba deialdiarekin aurrera segitzea erabaki dute

Â

Abenduaren 13 eta 20an aurrera eramandako lanuzteek erabateko jarraipena izan zuten langileon aldetik. Ondorioz, enpresak negoziatzera deitu gintuen. Hala ere, aurkeztu ziguten proposamena gure errebindikazioetatik oso urrun dago. Akordiorik lortu ez dugunez, urtarrilaren 9 eta 10ean grebara goaz. Greba hau Invizako zuzendaritzak bere langileekiko duen interes faltaren ondorioa da.

20 urte hauetan klinikaren garapenean aurrerapausoak eman badira, langileon lan eta profesionaltasunari esker izan da. Baina ezin dugu gauza berdina esan gure lan baldintzen garapenari buruz, azken urte hauetan gure lan baldintzen prekarizazio sistematikoa bizi baitugu Montoya eta bere lagunen aldetik. Sozialki ezaguna den bezala, Invizako langileak joaten ari dira, euren lan baldintza txarren ondorioz. Adibide garbia dugu traumatologiako medikuekin gertatutakoa. Asuncion Klinikako traumatologia zerbitzua hankamotz geratu da, zuzendaritzaren arduragabekeriaren ondorioz.

Asuncion Klinikako langileok 2012 -2016 urte bitartean ez dugu inongo soldata igoerarik izan; gure eroste ahalmenaren galerak ez du etenik izan. Urteko lanaldia 1670 ordukoa da, asteko 35 orduetatik oso urrun kokatzen garelarik, gainera azken urteetan gure lanaldietan ez du murrizketarik izan 2010. urtetik. Pertsonal falta, kontratuen irregulartasuna eta lan zamaren handitzea gure egunerokotasunean egonkortu dira. Egoera larri honen aurrean zuzendaritzari hurrengoa eskatzen diogu: eroste ahalmena berreskuratzeko benetako pausoak ematea; urteko lanaldia 1592 ordutara gerturatzeko pausoak ematea; pertsonala handitzea; hauen kontratazioa erregularizatzea; eta lan zamak hobetzea. Langileon helburua Tolosaldea eskualdeko 65000 biztanleri kalitatezko osasun zerbitzua eskaintzea da, enpresarena, berriz, langileon lan baldintzak eta osasun zerbitzuak prekarizatuz dirua irabaztea. Kalitatezko osasun zerbitzu bat eman ahal izateko ezinbestekoa da gure lan baldintzak hobetzea.

Â

Horregatik, urtarrilaren 9 eta 10ean hurrengo mobilizazioak egingo ditugu:

Urtarrilak 9

  • Goizean: 8:00 â€' 10:00 kontzentrazioa klinikan; 10:30 â€' 11:15 kontzentrazioa Andoainen; 11:45 â€' 12:30 kontzentrazioa Belaten.
  • Arratsaldean: 16:00 â€' 16:45, kotxe karabana Andoainen (Eroskiko parkinean elkartuko gara); 17:00 â€' 18:00 kotxe karabana Tolosan, Klinikatik.

Urtarrilak 10

  • Goizean: 8:00 â€' 10:00 kontzentrazioa klinikan; 10:30 â€' 11:15 kontzentrazioa Andoainen; 11:45 â€' 12:30 kontzentrazioa Belaten.
  • Arratsaldean: 18:00 manifestazioa, udaletxean hasi eta jubilatuen plazararte. (txiribituak, bozinak... ekarri zarata egiten duen edozer gauza ekarri).

Tolosaldeako herritarrei deialdia egiten diegu gure borrokara batu daitezen urtarrilaren 10ean arratsaldeko 18:00etan udaletxetik hasiko dugun manifestazioan.

HITZARMEN DUIN BATEN ALDE! OSASUNA EZIN DA NEGOZIOA IZAN!

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.