2018-06-11 12:26
Gasteizko Ariznabarra Egoitzako sukaldariak elkarretaratu dira Aldundiaren aurrean Domus Vi enpresaren jarrera salatzeko. Izan ere; enpresa honek ez du lan hitzarmena betetzen eta kontratatu berriei Egoitza Pribatuetako Estatu Hitzarmena aplikatzen zaie.

ELAk salatu du Ariznabarra Egoitzako sukaldeko langileei soldata-eskala bikoitza aplikatzen zaiela. Izan ere, iazko uztailean subrogatu zen pertsonalak enpresa-itunaren baldintzak mantendu ditu, guzti-guztiak betetzen ez badira ere; eta kontratatu berriei Egoitza Pribatuetako Estatu Hitzarmena aplikatzen zaie. Sukaldeko langileok jasan behar dituzte lan-karga handiak, batetik, eta lan berdinagatik ordaintzen diren soldata desberdinak, bestetik, arrazoi nahikoak izan dira 6 hilabetetan sartu diren 30 bat sukaldariek ospa egiteko.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.