Piztu ezazu Argia

Argia

Multimedia bideoetatik harago: lehen diaporamak.

2012-11-08

2006rako bideoen bidea lantzen hasia zen Argia. Halere, multimedia hitza bideo eta testutik harago joan zitekeela pentsatzen genuen, areago, argazkiak gure eguneroko lanean hain erabilgarriak eta erabiliak direnean.


Mundu mailako hedabide erreferentea den New York Times hasia zen audio slide show izeneko muntaiak egiten, eta ARGIAn, halakoak egin genitzakeela iruditu zitzaigun, grabagailu digitalak erabiltzen hasiak ginelako elkarrizketak egiteko.

Karlos Zurutuza Kurdistandik etorria zen argazki eta grabazioekin, eta hala, desminatzaileei buruzko diaporama egitea erabaki genuen. Ordutik, kazetaritza egiteko beste modu bat bezala ulertzen dugu, eta euskarazko hitza ere jarri behar izan diogu, lehen hilabeteetan "Audio Slide Show"-ak egiten genituela esaten baikenuen, hitz baten faltan.

Ordutik, 80tik gora diaporama egin ditugu eta sareak eskaintzen dituen aukera guztiak baliatzen saiatzen gara, egiten duguna ahalik eta txukunen egiteko.

Hasiera-ra itzuli

Diruz laguntzeko gunea

 
10€
20€
50€
100€
200€
Beste kopururen bat

Maiztasun batekin ordaintzea erabaki dutenek, jakin banku-eragiketa hau nahi duenean eten ahal izango dutela. Horretarako eta beste edozein zalantza argitzeko deitu 943 37 15 45 telefonora edota idatzi harpide@argia.eus helbidera.