Piztu ezazu Argia

Argia

Euskarazko film laburren biltokia

2012-11-19

Multimedia kanalean euskarazko film laburren atala irekitzea erabaki genuenean, sarean euskarazko ikus-entzunezko material zehatza topatzea ez zen oso erraza. Egile askok ez zituen YouTube bezalako guneetara igotzen lanak, zer esanik ez Vimeora, eta ozeano erraldoi hauetan zeuden lan bakanak ikusteko “Basque”, “euskara” eta antzeko hitzak bilatuz egin behar zuen cyber-arrantza erabiltzaileak. Ez zegoen lan guztiak jasoko zituen biltokirik.


Hala, lehenbizi zenbait zuzendarirekin harremanetan jarri eta digitaliza zitzaten animatzen mugimendu batzuk egin genituen, eta horren emaitza dira kanaleko lehen lanak. Lan hauei bisibilitatea eman asmoz, Kortoak.com helbidea erregistratu genuen eta ordutik, sarean topatzen ditugun euskarazko lan txukunak biltzenjoan gara.

Egun 80tik gora topatuko dituzue, mota guztietakoak, eta bide honi eusteko asmoa dugu. Euskarazko ekoizpen hauei zabalkundea eman eta erreferentziazko bilaketa gunea bilakatu nahi dugu kortoak.com, sarean euskaraz bizi nahi duen erabiltzaileak, izan dezan nora jo hemengo ekoizpenaz gozatu nahi duenean.

Hasiera-ra itzuli

Diruz laguntzeko gunea

 
10€
20€
50€
100€
200€
Beste kopururen bat

Maiztasun batekin ordaintzea erabaki dutenek, jakin banku-eragiketa hau nahi duenean eten ahal izango dutela. Horretarako eta beste edozein zalantza argitzeko deitu 943 37 15 45 telefonora edota idatzi harpide@argia.eus helbidera.