Kultura > Artea > Pintura

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Gonzalo Etxebarria (Bilbo - 1954) Zuberoan bizi den margolaria da. Arkitektura ikasi zuen lehenik Madrilen eta margolaritzarako zaletasuna Debako arte eskolan iritsi zitzaion gero, Jorge Oteiza maisuaren gerizan. Orain sormenaren zerumugak aztertzen eta partekatzen ditu Uztaro lantegian, Mendikotan. Elkarrizketa EKEren webgunean irakur daiteke.

Pintura kanaleko multimediak
2018-01-21 | Xabier Gantzarain
Barbara Stammel
Koadroak gorputzak dira

Asko da argazkiak erakusten duena, baina ikaragarri da erakustea lortzen ez duena. Argazkiak koadroaren irudia hartzen du, koadroan irudikatu den horixe bakarrik, eta ezer irudikatu ez denean ere argazkiak irudikapena jarraitzen du izaten, gorputz batena, gauza batena, izaki batena. Koadroak gorputzak dira, gauzak dira, izakiak. Eta ez dago bertatik bertara ikustea bezalakorik. Batzuetan ezinezkoa egiten zaigu, kasu honetan ezinbestekoa da.

Aspaldian Getarian bizi da Barbara Stammel... [+]


2017-12-17 | Xabier Gantzarain
Jesus Olasagasti
Gizarte baten erretratua

Duela 110 urte jaio zen Jesus Olasagasti Irigoien (Donostia, 1907ko abenduaren 20a - Donostia, 1955eko abuztuaren 5a), eta erdi ahaztuta dugu jada. 2007an eskaini zioten erakusketa bat, bere jaiotzaren mendeurrenean. Harrezkero, bere erretratuetako jendeek ez dute jende askorik ikusi.

Hemeretzi urterekin margotu zuen hemengo koadro hau: inpresionismo osteko joeren eragina nabari du, fauvismoarena esaterako, Matisse dakar gogora, askea da pintzela. Abangoardia zalea izan zen gaztetan, Europan... [+]


2017-12-03 | Xabier Gantzarain
Alejandro Tapia
Sotil eta bare

Usurbilgo Sutegi aretoan egon da ikusgai, azaroaren 3tik 12ra, erakusketa isil eta delizios bat. Usoa Zumetak egin ditu komisario lanak, artistak estudioko leku kuttunean gordeta zeuzkanak hartu eta jartzea besterik ez duela egin esanez agertu da umil, baina loriatzen du erabakiak, soiltasunak mesede egiten zion, ez zuen gehiago behar.

Lanak ere halakoxeak dira, soilak, sotilak, isilak, bareak. Zaratarik egin gabe joan zen Alejandro Tapia Aiestaran (Aginaga, 1930eko azaroaren 26a –... [+]


2017-09-17 | Xabier Gantzarain
Jose Ignacio Agorreta
Badoan munduari begira

Ez du hitzaren makulurik behar, ez du makulurik nahi bere lanarentzat Jose Ignacio Agorreta Beaumontek (Iruñea, 1963ko irailaren 2a). Udara honetan Iruñeko Ziudadelan eduki duen erakusketan, bere lanek ez daramate izenbururik, ezta “izenbururik gabe” ere, ezer ez. Lana bere biluzian bada nahikoa zirraragarri, iradokor. Katalogoan ere testu gutxi dator, teoria arranditsu eta epatanterik gabe, eta hala ere, edo horrexegatik, badoan munduaren zuztarrak bezain sakon.

[+]

2017-07-23 | Xabier Gantzarain
Manu Muniategiandikoetxea
Norbera izatearen jolasa

Pintoretzat du bere burua: “Pintorea naiz edo, behintzat, pintorearen ikuspuntuarekin egiten dut lan. Ikusteko modu batez ari naiz, eta hori ez da inoiz aldatzen, nahiz eta beste diziplina batzuetan aritu. Nik gauza ezberdinak egin ditzaket, baina ikuspuntua beti da berdina”. Alta, egin izan ditu, egiten ditu eskulturak ere, eta azken aldian bien tarteko lan hauekin dabil Manu Muniategiandikoetxea Markiegi (Bergara, 1966).

Institututik korrika joaten zela pintatzera, kontatzen... [+]


2017-07-02 | Xabier Gantzarain
Francisco Iturrino
Abangoardia halako bat

Aita zuen Mutrikukoa, farozain bidali zuten Kantabriara, han jaio zen Francisco Iturrino Gonzalez (Santander, Espainia, 1864ko irailaren 9a - Cagnes-sur-Mer, Frantzia, 1924ko ekainaren 20a). Bilbon bizi izan zen oso gaztetatik. Gerora mundua izango zuen bizitoki, bizigarri, bizibide.

Liegen egin zituen ingeniaritza ikasketak, Belgikan, familiak hala nahita, eta 1895ean iritsi zen Parisera. Emaztea haurdun duela, pintore izatea erabakita. Hor dago, normala da, Notre Dame da liluratzen duena,... [+]


2017-06-04 | Xabier Gantzarain
Alain Urrutia
Irudien berezko indarra

Aurtengo martxoan Oier Aranzabalek ZuZeurako egin zion elkarrizketan, artistak hauxe zioen: “Irudiz inguratuta gauden garaiotan, ez dut uste irudiak irakurtzeko gai garenik”. Bere lanekin antzera gertatzen da: ikuslea heldulekurik gabe uzten amorratua da Alain Urrutia (Bilbo, 1981eko urriaren 29a).

Bere hitzetan: “Aurretik existitzen diren irudien irakurketa berriak bilatzen ditut. Honetarako euren errealitatea berreraiki eta berezkoa duten istorioa eta narrazio bat... [+]


2017-05-21 | Xabier Gantzarain
Mari Puri Herrero
Arrotza norbere etxean

Emakumea delako, bere garaiko korronte nagusiari bizkar eman ziolako, beti oso libre ibili delako, auskalo zergatik, Euskal Herriko artearen historiak bazterrera utzitako artista horietarik da Maria Purificación Herrero Martínez de Nanclares (Bilbo, 1942ko abenduaren 10a), artista izenez Mari Puri Herrero. 75 urte beteko ditu aurten. Agertzen da liburuetan, bere lana badago museoetan, ez da ezezaguna, baina ahaztu samartuta daukagu aspaldian, ez zaio eman merezitako lekurik,... [+]


Eskizofreniari aurre egiteko haluzinazioak marrazki bihurtzen dituen gaztea

Kate du izena, 18 urte ditu eta iaz eskizofrenia diagnostikatu zioten. Ordura arte, ez zuen gertatzen zitzaiona ulertzen eta depresio uneak sarriak ziren. Orain, erabaki du entzuten dituen ahots eta ikusten dituen irudi irrealak margotzea.


2017-05-07 | Xabier Gantzarain
Fernando Amarica
Mundua edertzeko grina

Beti egin zait harrigarria zenbat dakiten arteaz politikariek eta bankariek. Denek behar dute izan zaleak… Hauxe zioen 2010ean Xabier Iturbe Kutxako Lehendakariak, Donostiako Boulevard aretoan eskaini zioten erakusketaren katalogoan: “Inpresionismotik gertu egon arren, zaila da Amarica talde artistiko zehatz batean kokatzea. Adituek ere, Amaricaren lan lasai eta zintzoak ikusita, ez dute sailkatu nahi izaten”.

1900. urtean Parisen egon zen eta han ikusi zituen azken... [+]