Palestina estatu independente gisa onartzeko eskatu dio Espainiako Kongresuak Gobernuari

“Palestina eta Israelen arteko gatazkan bakea bultzatzeko tresna” izan daitekeela eta, Diputatuen Kongresuak aho batez eskatu dio Espainiako Gobernuari Palestinako Estatua aitortzeko, legez besteko proposamen baten bidez.

Israelgo poliziak gazte palestinar bat hil ostean, tentsioak gora egin du Zisjordanian

Israelgo poliziak bortizki erantzun du orain bi aste poliziaren eskuetan hil zen gazte palestinarraren hilketa salatzeko azaroaren 8an egindako manifestazioaren aurka.

Gerra krimena izan zen Israelek Askatasunaren Ontzidiari egindako erasoa, Nazioarteko Zigor Auzitegiaren arabera

“Ontzietako ekintzaile guztiek zibilen estatusa zutelako eta nazioarteko legediaren babesa zutelako”, argudiatu du auzitegiak. Halere, auzitegiak ez du ikerketa formalik abiatuko, haien esanetan, NZAk epaitzeko moduko larritasuna ez duten gertaerak direlako.

Idolatriaren idortasuna

Horra gizon-emakume talde bat burua makurtuta, ustez duela bi mila urte gurutzean akabatu zuten profeta asmodun sermoilaria lurreratua izan omen zen lekuan.

Sorgindu egin zaitut, nirea zarelako

I put a spell on you abestuz hasten da Natasha Atlasen bertsioetako bat; because you´re mine, dio jarraian. Sorgindu egin zaitut, nirea zarelako.

Garrasia

Begiak, eskuak, ortzemugarantz apurtzen diren garrasiak. Ilargiak eta eguzkiak zerua josten dute, egunak joan egunak etorri. Eta hemen nago. Begiratzen zaitut.

Eskuin muturreko errabino bat tirokatu eta larri zauritu dute Jerusalemen

Konferentzia batetik irten berritan, eskuin muturreko errabino bat tirokatu eta larri zauritu dute asteazkenean Jerusalemen.

Palestinako laborariak bizi egin nahi du

Herri baten lehen eskubidea: bere lurra zaintzea, eta elikadura subiranotasuna segurtatzea. Bien tartean laboraria, bat eta bestea lotu nahian…Munduan zehar mila bat eta erdi laborari helburu horrekin borrokan dabiltza, eta horietarik askok beren familia ere ezin ase!

Gauak dena berdintzen du

Gauak dena berdintzen du, eta askeago sentitzen naiz orduan. Horregatik nahi nuke ilargirik gabeko gauetan bizi, ikusteko, itsuek ikusten duten moduan; amets egiteko, haurrek amesten duten moduan...

Errealitatearen jipoia

Israel eta Palestinaren arteko gatazka aro berrian gaizkien kontatu den gatazka da, estatu judutarra sortu zenetik komunikabideek jaso duten porrotik handiena.

Pentsatu

Basamortua zure etxea, etxerik ez basamortuan, hautsa hauts gainean, hauts bihurtuko gara…

Lider baten kontraesanak

Iasser Arafaten argazkia, bere zapiarekin, Palestina askatzeko borrokaren irudia izan zen urtetan. 1974an Nazio Batuen Asanblada Nagusian egin zuen hitzaldiak aldarrikapen hau munduko txoko guztietara eraman zuen. Esku batean pistola zuen, bestean olibondo adaxka bat.

Israelek BDS kanpainako ekintzaile erreferentea atxilotu du, besteak beste

Israelgo armadak Hebronen Faruk A’shur atxilotu du. Urriaren 8an izan zen AIC guneak informatu duenez, eta hiru hilabeterako atxiloketa administratiboa ezarri diote.

Mundu mailako intifada

Palestina okupazioaren, arrazismoaren eta kolonialismoaren kontrako borrokaren sinbolo da nazioartean. 2011ko urriaren 15ean zenbaitek intifada globala deitu dutena hasi zen; hainbat herrialde inperialismoaren aurka altxa zen.

Erresuma Batuak Palestina Estatua dela aitortzea proposatu du

Erresuma Batuko Komunen Ganberak bozketa ez lotesle bidez Palestina Estatua dela aitortu du. Proposamenak aldeko 274 bozka eta aurkako 12 lortu ditu The Independent egunkariak argitaratu duenez.

Barealdian

Joan den asteburuan, Israel boikotatzera deitzen duen BDS elkarteak gaualdi polita antolatu zuen Maulen. Afaria, filma eta mahai-ingurua filma egilearekin. Ez nintzen joan, egunerokoaren alde soporifikoak gogoa kendu zidalako: lana, bazkaria, siesta, erosketak, afaria, ohea... Alta, hitzordu...

Angela Davis: “Arraza, klase soziala eta generoa banaezinak dira”

AEBetan emakumeen eta beltzen aldeko mugimenduan urte luzez borrokan dabilen emakume afroamerikarra da Angela Davis. Elkarrizketa egin diote TeleSur telebista katearen webgunean, eta adierazpen garrantzitsuenak euskarara ekarri ditugu.

Gazan batasun gobernua berrezartzea adostu dute Hamasek eta Al Fatah-k

Akordioaren arabera, Palestinar Aginte Nazionalak mugak kontrolatuko ditu, Gazako Zerrendakoak barne. Elkartze politikoa adostu dute erabakiak hartzeko, baita Palestinako parlamentuak bere eginkizunei berriro ekitea ere. Negoziaketak Kairon izan dira, Egiptoren bitartekaritzarekin.

Israelek 26 aldiz hautsi du su-etenean adostua eta atxilotuek torturak salatu dituzte

Abuztuaren 26an Israelek eta Hamasek su-eten iraunkorra adostu zutenetik, Hamasek hitzartutakoa bete du. Israelek ordea, 26 aldiz hautsi du adostutakoa, Kanadako Aditu Batzorde batek jasotakoaren arabera.

Infernua zenbakitan: Gaza 50 eguneko gerra isildu ostean

Gazan Israelgo armadak egin duen sarraskia da XXI. mendean delako gerra asimetriko batek harrapatutako populazioari eragiten dizkion kalteen adibide muturrekoa. 50 egunez Gaza kiskali duen guduan arrazoia gerlarietako nork duen galdetzea alferrikakoa da, hain da neurrigabea alde batek eta besteak nozitutako ondorioen konparaketa.

Zinemaldian Israelgo filmeei boikota egiteko deia egin dute Palestinarekiko elkartasunez

Palestinarekiko Elkartasun Taldeak Donostiako Zinemaldiari eskatu dio BDS (boikot, desinbertsioak, zigorrak) kanpainarekin bat egiteko eta Israelgo pelikulak Zinemalditik baztertzeko. “Pelikula horiek proiektatzea Israelek Palestinan duen Apartheid estatuarekiko konplizitate keinua da, eta ez du bidezko konponbiderik sustatzen palestinarrentzat”.

Israelek Gazan sartzea eragotzi die Josu Juaristiri eta beste zenbait eurodiputaturi

Hainbat herrialdetako ezkerreko eurodiputatuei Gazako zerrendan sartzea eragotzi die Israelek. Josu Juaristi EH Bilduko europarlamentaria taldean dago.

20 urte beharko dira Gazan suntsitutako etxebizitzak berreraikitzeko

Duela astebete Gazan su-eten iraunkorra iragarri eta gero, palestinar askok beren etxeetatik kanpo jarraitzen dute eta milaka etxebizitza suntsiturik geratu dira Israelgo armadaren bonbardaketen ondorioz. Nazio Batuen Erakundearen (NBE) arabera, Israelek egun ezartzen dituen oztopoekin jarraituz gero, 20 urte beharko dituzte eraitsitako eraikinak berreraikitzeko.

Begietan aurkitzen dut babesa

Argazkiari begira jartzean, neskatoaren begietara doa nire arreta. Ondoren, Palestinar herria banatzen duen horma grisera.

Ken Loach zinegileak “erabateko boikot kulturala” deitu du Israelentzat

Ken Loach zinegile ingelesak Israelek bultzatutako ekimen kultural eta kirol jarduera oro boikotatzeko deia egin du. Sarajevoko zine-jaialdian egin ditu adierazpenak. AEBk eta Erresuma Batuak Israeli emandako babesa salatu du. “Nire herriak, bere lotsarako, AEB 'matoiari' jarraitzen dio. Baina ez gara indargabeak eta batera joka dezakegu”.

Desadostasun nabarmenak Israelen Gazako su-etenarekiko

Gazan su-etena ospatzen duten bitartean, Israelgo politikari gehienek ez dute albistea hainbeste poztasunez hartu. Ministro-batzorde erdiak, askok koalizioan, su-etenarekin desadostasuna agertu dute. Jerusalem Post egunkariak bildu ditu erreakzioak.

Amaitu da Gazako sarraskia

Hamas eta Israelek su-eten iraunkorra adostu dutela jakinarazi dute astearte arratsaldean. Gazan jendetza kalera atera da ospakizunetara.

Gazako nekazarientzat laguntza biltzen ari da 'Elikaherria'

‘Goteo Euskadi’ plataformaren bidez Palestinako nekazariak laguntzeko finantziazio kolektiboko kanpaina jarri du abian Elikaherria elkarteak. Lortutako dirua Union of Agricultural Work Committees (Palestinako Baserritarren Batzordeen Batasuna) laguntzeko bideratuko du; erasoen osteko berreraiketak hasteko, nekazaritza lanetarako eta erresistentziarako.

Block the Boat: Israelgo itsasontziak blokeatzea helburu AEBetan Palestinaren alde

Abuztuaren 16tik Israelgo Zim konpainiako itsasontzien aurkako blokeo kanpainan ari dira AEBetan, Palestinaren aldeko ekintzaileak. Lehenik, Zim Piraeus ontziaren aurkako blokeo kanpaina abiatu zuten Oaklanden, eta deskargatzea astebetez atzeratu dute, portuan piketeak egin eta itsasoan geldirik edukiz. Block the Boat ekimeneko kideek jakinarazi dute Zim konpainiako ontzi gehiagoren aurka egingo dutela, eta Los Angeles, Tacoma eta Seattle-ko portuetan blokeoak prestatzen ari dira.

Gazaren aurkako erasoekin jarraituko dutela jakinarazi du Netanyahuk

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak igandean esan du erasoek “behar bezain beste” iraungo dutela Gazan. Hamar eguneko su-etena asteartean amaitu zenetik 88 palestinar eta lau urteko ume israeldar bat hil dira.
Multimedia

2014-07-23  |  Palestina

Zer dira Israelgo koloniak?

Hebron inguruko kolonia batetik irtetean hil zituzten hiru gazte israeldarren kasuak mendeku politikari ateak ireki zizkion: ehunka hildako eta milaka zauritu eragin ditu Israelgo armadaren azken operazio militarrak. Eta sorburuan kolonien arazoa agertzen zaigu. Informazio gehiago: Begizta...

2014-07-11  |  Palestina

Amerikar erradikala - Norman Finkelsteinen nekeak

Film honetan Norman Finkelstein AEBko akademiko judu polemikoaren bizitza eta lana jasotzen dira. Haren gurasoak bizirik atera ziren Holokaustotik, eta Israelen kanpo-politika sutsuki kritikatzen du; hala, muturreko amerikar zientzialari eta egile politikazale honi eroa eta bere burua gorroto...

2013-02-08  |  Palestina

Hondakinak izango dira nire bizitoki

Jerusalenek bizi duen gatazkaren gaineko ikuspuntu berri bat eskainiko du Hondamendiaren atzetik dokumentalean. Komunitate bateko istorio gizatiarrak: bere etxean bizitzen jarraitzeko borrokan dagoen komunitatea da palestinarra. Erreportaia: Oskar Epelde eta Kerman Goikouria Zuzendaria:...

2012-10-05  |  Palestina

Bakearen alde jo eta ke

Unai Aranzadi kazetariak egindako dokumental hau bakearen kultura hedatzeko saiakera konprometitua da. Berau, mundu osoko pertsonen testigantzak eta esperientziak jasotzen ditu. Jendarte Foroetan parte hartzen duten adituenak zein Kolonbian eta Palestinan erresistentzia baketsuan jarduten diren...

2012-01-19  |  Palestina

Bizitza irakasten dugu, jauna

Rafeef Ziadah-k, palestinar jatorriko kanadiar inprobisatzaile eta aktibistak, Gazako gazteriari eskainitako olerki hunkigarria.

2011-12-01  |  Palestina

Palestina, aukerak eta zalantzak

Irailaren 22an Mahmoud Abbasek Nazio Batuen Erakundearen aurrean egindako eskaerak ez du momentuz erantzun ofizialik. Egungo Zisjordania eta Gazak Estatu bilakatzeko nahikoa babes lortuko balu ere zaila du AEBen betoa saihestea. Halere, Palestinako diplomaziaren mugimendu horrek hautsak harrotu...

2011-11-18  |  Palestina

Eremu itxia

Palestinako Gazan bizitzea zer den isladatzen duen animaziozko film laburra. Egilea: Yoni Goodman Ekoizpena: Noga Eitan www.closedzone.com

2011-10-14  |  Palestina

Internazionalak Palestinan

Kontrol militarren gineak okupatu, indusmakinak geldiarazi, militarren atzetik joan hirian etxeak okupatzen dituztenean, palestinarren eta armadaren arteko liskarretan tartean jarri babesik gabe.. Nazioarteko Elkartasun Mugimenduaren ekintzaileak Palestinako biztanleekin bat egiten dute munduko...

2011-07-21  |  Palestina

Kibutzak, okupazioaren eta berdintasunaren artean

Historiako mugimendu komunal ezagunenetakoa osatzen dute kibutzek. Amets sozialistaren adierazle, Israelen sinbolo ia sakratua izan dira luzaroan, elite militarraren, intelektualaren eta politikoaren sehaska. Egun, pribatizazio eta gainbehera prozesuak bizi dituzte.

2011-04-01  |  Palestina

Palestina, hesien zirrikitutik

[27 min, 2006] Okupazio israeldarrak hamaika hesi ezartzen dizkio herri palestinarrari. Hesi horiek, aldi berean, sarraskia ezkutatzen saiatzen dira. Bideo didaktiko honen bitartez, Komite Internazionalistak taldeak antolaturiko elkartasun brigadak zirrikitu bat ireki nahi du hesi horietan....

2010-12-29  |  Palestina

Biladi, gure lurretik elkartasunez

Biladi Hadi -Biladi-k nire lurra edo nire herria esan nahi du arabieraz-, musikari, pailazo, idazle, kazetari eta kultur munduko beste zenbait eragilez osaturiko brigada kulturala izan da. Hain zuzen ere, arlo horietan guztietan Palestinari elkartasuna adierazteko asmoz jaiotako proiektua da.

2010-10-15  |  Palestina

Palestinako lurren kolonizazioa

Palestinako lurretan dauden judutar koloniak dira momentu hontan gatazkaren bi aldeen arteko arazo nagusia. Israeldarrek koloniak eraikitzen jarraitzearen alde egiten dute eta palestinarrek argi diote: elkarrizketarik ez koloniak bertan behera geratu arte. Kolonoen kopurua milio erdira heldu da...

2010-05-24  |  Palestina

To Shoot an Elephant

George Orwellek Asiari begiratzeko oraindik baliagarria den modu bat definitu zuen. "To shoot an elephant" Gazako Zerrendan egondako lekuko bati buruzko kontakizuna da. 2008ko abenduaren 27tik aurrera "Cast lead" (Berun urtua) izeneko operazioak elefanteak tirokatzen eman...

2010-02-19  |  Palestina

Auzo palestinarren kolonizazioa

Nasser Ghawik eta bere familiak sei hilabete daramatzate kalean, euren etxearen aurrean jarritako kanpin-dendan. Bere bizilekuko balkoietan Israelgo bandera eskegita dago eta giltzak ultraortodoxo talde batek ditu. Etxea Jerusalem mendebaldeko Sheikh Jarrah auzoan dago.

2008-11-09  |  Palestina

Norman G. Finkelstein, Palestinaz

Mewando sareak antolatuta jardunaldiak izan ziren joan den astean Bilbon, Palestinako gatazkari amaiera duina ematea helburu. Jardunaldietako protagonisten artean Norman G. Finkelstein pentsalari estatubatuarra izan zen nabarmentzekoa. Ekialde Hurbilean aditua da Finkelstein eta ARGIAri tarte...

2007-07-10  |  Palestina

Yasser Arafat-ez galdezka

Arafaten berriak desagertuta daude egunkarietatik. Mukata zaharra eroria dago. Eta OLPn ez da zapi zuri beltzik ageri. Baina Yasser Palestina osoan ikusten da, kale kantoi batean, denda baten barruan, sukalde batean... Eta Arafati buruz galdetuz gero denak agertuko zaizkizu erantzuteko prest.

2007-07-05  |  Palestina

Palestinako bertsolariak

Baziren trobadoreak, eta badira dezimistak, edo payadoreak, edo glosadoreak, edo nik ez dakit nola deitutako inprobisatzaileak, bakoitza bere munduan, baina gure munduan denak. Bertsolariak Euskal Herrian. Eta poeta herrikoiak Palestinan. Hona hemen lagin txiki bat.

2007-06-28  |  Palestina

Lau sortzaile gatazka baten erdian

Lapitza eta zintzela hitz eta pitz dabiltza Palestinan ere. Baina erantzunak baino galderak luzatzen dituzte: zergatik? noiz arte? norantz? Buruhauste horien bueltan hasten dira, eta husten... eta hausten dituzte. Baina badira orandik palestinarrak lapitzari eta zintzelari eusten diotenak,...

2007-06-27  |  Palestina

Bassam Salhi, kultura ministro ohia

Palestinar esaera batek dio ez dagoela gauza tristeagorik ilunpean dantza egitea baino. Ez baitzaitu inork ikusten. Eta Palestinako artistak ilunpeko dantzariak dira, Palestinako kultura bera ari da dantzan ilunetan, Palestina entzuten duenari tiro hotsak sartzen baitzaizkio belarritik. Gatazka....

2007-06-22  |  Palestina

Fadwa Barghoutik “bai” esan zion Marwani

Berak garbi azaldu zizkidan gauzak elkarrekin hasi aurretik: “okupazioa bukatzen denean senar on bat izango naiz, aita on bat, eta familiari kasu egingo diot. Baina okupazioa bukatzen ez den arte borrokan segituko dut, eta horrek esan nahi du agian hil egingo nautela, agian preso hartu,...

2007-06-20  |  Palestina

Abla Saadaten ametsa

Gauean afari goxoa ere eskaini ziguten Saadatarrek, eta mahai bueltan galdetu nion Ablari ea zein ote den bere ametsa: “familia osoa berriz etxean elkartuta ikustea”, espero du. Nik erantzun hura espero nuen, Ahmad senarra preso baitu, FPLPko burua, eta Israelgo Turismo ministroa hil...

2007-06-08  |  Palestina

Nor da William?

Kaliforniarra sortzez, judu baten semea, eta Nabulusen. Aho batez esango genuke denek, kolonoa. Oker gaude. Boluntarioa da, medikuntza ikaslea, eta Nabuluseko ilargi gorriko anbulantzian pasatzen ditu gaua eta eguna soldaduek zauritutako palestinarrak erreskatatzen, maiz. Eta Check Point batean...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys