Erreferenduma egingo dute 2016an Zeelanda Berrian, euren banderatik Erresuma Batukoa kentzeko

John Key Zeelanda Berriko lehen ministroak bultzatutako ekimena da. Herrialdeko banderak “ikur esanguratsuago bat” behar duela adierazi du, “estatu moderno eta independente” bat delako.

Japoniarren Antartikoko bale ehiza debekatu du Nazioarteko Justizia Epaitegiak

Australiak duela lau urte Japonia auzitara eraman zuen, ustez ikerketa zientifikorako ehizatzen zituzten baleen esplotazio komertziala egiteagatik. Nazioarteko Justizia Epaitegiak bale ehiza "zientifiko" hori debekatu du.

Zeelanda Berrian erreferenduma bandera aldatu ala ez erabakitzeko

Zeelanda Berriak erreferenduma egingo du herrialdeko bandera aldatu ala ez erabakitzeko. Lehen Ministro John Keyk iragarri du. Egungo banderak bazter batean Erresuma Batuko ikurra du eta herritar askorentzat konnotazio kolonialista du.

Hizkuntzen ofizialtasuna Gobernuan eta Biltzarrean, Polinesiaren eskaera Frantziari

Frantziako Konstituzioari emendakina jartzeko eskatu du herrialde horren menpe den Polinesiako Biltzarrak. Parlamentuko saioa tahitieraz egin zela argudiatuta Parisek bi lege polinesiar baliorik gabe utzi ostean dator eskaera. 

Australiako aborigenak, argazki galeria

National Geographic aldizkarian Australiako aborigenei buruzko foto erreportaje ederra egin dute. Uhartean 50.000 urtez bizitu arren, egun Australiako biztanleen %3 baino gutxiago dira. Beren kultura, bizimodua eta mundu ikuskera pixkana desagertzen ari dira. Hala ere, egun oraindik eusten diote eta argazkiok horren froga dira. Amy Toensing-en lana.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys