Milaka pertsona elkartu dira larunbat honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburu bakoitzean,“osasun publikoaren narriadura, desegitea eta pribatizazioa” salatzeko. Osakidetzako aurrekontuaren %25 Lehen Mailako Arretara bideratzea eskatu dute.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Osasunaren pribatizazioaBilbon, Donostian eta Gasteizen egingo dituzte mobilizazioak osasungintza publikoaren aldeko herri plataformek. Salatu dute itxaron zerrendak murrizteko jendea klinika pribatuetara bideratzea “negozio biribila” dela gobernuentzat, pribatizazioa bultzatzen ari... [+]
Naiz eta El Diario Vasco agerkariek eman dute berria. Eskuratu duten informazioaren arabera, Osasun Sailak plan bat prestatu du ebakuntzetako itxaron zerrendak murrizteko. Bi adar nagusi ditu planak: batetik, ospitale publikoetatik gaixo multzoak bideratuko dituzte ospitale... [+]
Josefina Arregi Klinikaren irekieran Gorka Urtaran jarduneko alkatea ere egon da.
CCOO, UGT, CEOE, CEPYME eta AENCeren arteko akordioa salatu du Nafarroako Osasun plataformak. Akordioaren xedea da gaixoen baimen arruntak mutualitateek kudeatzea.
Mila lagun bildu zituen larunbatean Irunen Osasun Bidasoa plataformak. Bidasoaldeko osasungintza publikoaren "okertze progresiboaren aitzinean" arrapostu bat galdegiten diote Eusko Jaurlaritzari. Osasun zerbitzuen gainbehera, hogei urteotako inbertsio eta aitzinikuspen... [+]
Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde plataformak deituta, bi mila lagun atera dira kalera, antolatzaileen arabera. EAEko gainerako eskualdeen pareko osasun zerbitzua aldarrikatu dute. Greban dauden Asunción ospitaleko langileak ere batu dira mobilizaziora.
LABek jakinarazi du, Iruñean eginiko prentsaurrekoan, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak IdiSNA fundazio pribatuaren esku utzi duela osasun ikerketa publikoaren kudeaketa. Sindikatuari bidalitako salaketa anonimo baten bitartez jakin dute akordioaren berri... [+]
“Edoskitzeko unea oso mingarria zen; zauriak nituen titi buruetan, Urrek etengabe negar egiten zuen, hartu eta askatzen zuen, zailtasun handiak zituen”; Andere Ormazabalenak dira hitzak, haurrak mihi-haria zuen eta edoskitzearen lehenengo momentutik zailtasunak izan... [+]
Lehendakariak, gabonetako telebista-mezuan, Osakidetzan arazoak eta zailtasunak zeudela onartu zuen, eta otsailaren 1ean, Muruetako osasun-zentroaren inaugurazioan, lehen mailako arretan gabeziak zeudela. Iaz, EAJko pertsona batzuei lotutako enpresek Osakidetzaren mandatua jaso... [+]
Madrili begira egotea ez da hemen jarrera txalotuegia izaten. Ni jartzen naiz noizean behin, nostalgia, han bizi izan nintzelako. Eta noizean behin, hango pauso hotsa honaino heltzen da. Aspaldi hartan plazak bete zirenean, meatzariei ongi etorria egiteko errepideak bete... [+]