Jaioberriaren orpoan zizta eginez, hainbat gaitz aztertzen ditu osasungintza publikoak. Osakidetzak 14ra igo berri du aztertzen diren gaitzen kopurua, baina beste lurralde batzuekin konparatuta, atzeko postuetan dago EAE: Nafarroan 28 gaitz aztertzen dituzte, Galizian 33, Italian 48… Proba honen bidez gaitza aztertu ala ez, eta ondorioz garaiz antzeman ala ez, aldea handia izan daiteke pertsona horren bizi-kalitatean.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
OsakidetzaKontratazio publikoa tresna baliotsua da erakunde publikoen berrikuntza-politikarako. Elikagai jasangarrien erosketa publikoak egungo ekoizpen- eta kontsumo-ereduak aldatzeko gaitasuna du. Ospitaleak ere funtsezkoak dira horretan. Renascence ikerketak osasun-zerbitzuetan... [+]
Zerbitzutik zortzi erizain eta bi erizain laguntzaile kendu dituztela salatu du sindikatuak. Larrialdi horietara herritar bereziki zaurgarriek jotzen dutela azpimarratu du, eta agintariei eskatu diete “pertsonak zenbaki soiltzat hartzeari uzteko”.
Pediatrarik gabe lau hilabete daramatza Gasteizko Alde Zaharra eta Errota auzoetako Osasun Zentroak. Gabeziak eta arazoak aspaldi hasi ziren, ordea. Maite Fernández de Labastida Amurrio Alde Zaharreko bizilaguna da, eta apirilean hiru urte beteko dituen Harkaitzen ama... [+]
Camila Lopes eta Unai Ordoñezi oroitzapen txarrak berpiztu zaizkie 42 urteko laudioar bat larrialdietan hil ondoren. Izan ere, Helena, euren hiru urteko alaba, 2020an hil zen eta, besteak beste, ez zuen mediku baten diagnostikorik jaso Etengabeko Arreta Gunean.
Roberto Gonzalez Aiarako familia medikua da. Laudioko 42 urteko herritarraren heriotza hamarkada luzez ezkutuan egon den arazo estruktural baten isla dela nabarmendu du. Osakidetzako kudeaketan dagoen aurreikuspen falta osasun-publikoko arazo larri bat dela azpimarratu du.
David Hernandez laudioarraren heriotzak bultzatuta, milaka lagun atera dira ostiralean kalera ozen salatzeko osasun sistema publikoan egindako murrizketek "bizitzak jokoan" jartzen dituztela. JEZeko enpresa batzordeak eta SOS Aiaraldea plataformak deituta, azken... [+]
22.051 herritarrei ematen die arreta osasun zentroak. Berez bi pediatra ditu zentroak, baina 2021etik bakarra dago lanean. Irailean hartu du baja bakar horrek, ez dago ordezkorik aurreikusia, eta egoera asko luzatu daiteke. Arabak dituen 43 pediatra plazetatik hamar bete gabe... [+]
Fabian Hernandez Laudioko anbulatorioan ostiralean zendutako David Hernandez 42 urteko gizonezkoaren aita da eta gertatutakoren inguruan mintzatu da, baita jarriko duten salaketari buruz ere.
LABek Osakidetzako kontratuen zatikatze irregularra detektatu du. 381 kontratu txiki aurkitu ditu 2022an, zortzi milioi euro baino gehixeagokoak. Herri Kontuen Euskal Epaitegiari prozeduraren berri emango dio.
Laudioko EAGan gizon bat bihotzekoak jota hil da, medikurik ez eta erizainek artatu ostean. Besteak beste, OPA Herri Plataformak eta ELA eta ESK sindikatuek aldarrikatu dute herritarrek “arreta duina” jaso behar dutela.