Espainiak ez ditu frankistak estraditatuko

Frankismoko hemeretzi agintari eta polizia atxilotzeko agindu du Interpolek, Maria Servini epaile argentinarrak diktadurako krimenak argitzeko martxan daukan prozeduraren baitan emandako aginduari jarraituz. Espainiako Gobernuak erantzun du inor ez duela estraditatuko.

Zohardia, Josu Muguruzari buruzko dokumentala estreinatuko dute azaroaren 17an

Azaroaren 17an estreinatuko dute dokumentala Bilboko Campos Eliseos antzokian, 19:30ean eta  azaroaren 20an, Muguruza hil zuteneko 25. urteurren egunean, Errekaldeko Udaltegian egongo da ikusgai. Hortik aurrera hiriburuetan eta herrietan zabaltzeko asmoa dute zuzendariek.

Frankismoaren kontrako eraso handiena gidatu zuen komunista nafarra

Pirinioetako Aran haranean barrena 3.000 gerrillari sartu ziren 1944ko urrian, behin-behineko gobernu errepublikarra ezartzeko asmoz. Erasoa Jesus Monzon Reparazek (Iruñea, 1910-1973) diseinatu eta gidatu zuen, eta garesti ordaindu zuen erabakia.

Carlos Slepoy: "Frankismoaren erantzule ugari bizi da oraindik"

"Erantzuleen artean daude epaileak, torturatzaileak eta diktadura garaian heriotza-epailak sinatu eta demokrazian kargudun izan diren ministro ugari", adierazi du franskimoko krimenen aurkako kereilaren sustatzaile Carlos Slepoy abokatu argentinarrak, Donostian emandako hitzaldian.
CNT

Felix Padin, anarkista azken unera arte

Felix Padin Gallo anarkista bilbotarra asteartean hil zen 98 urte zituela. 1936ko Gerran eta ondoren hamaika sufrimendu pasatakoa zen Padin, sei urtez langile batailoietan ibili zen esklabo.

Krimen frankisten aurkako Argentinako auzia ardatz, bi eguneko jardunaldiak Donostian

Donostiako Udalak eta frankismoko krimenak ikertzeko Argentinako kereilaren aldeko euskal plataformak elkarlanean antolatu dituzte jardunaldiak. 1936ko kolpe militarrean, frankismoan eta trantsizioan izandako krimenen aurrean zenbait instituzio eta elkarte egiten ari diren lanei buruz elkarren arteko informazio trukaketa da xede nagusia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ere babestu du ekimena.

Oskar Groening Auschwitzeko atezainari 300.000 hilketatan konplize izatea leporatu diote

“Erregimen naziari etekin ekonomikoa ateratzen lagundu zion, eta hilketa sistematikoak babestu zituen”, dio Hannover hiriko prokuradoreak. 93 urteko Oskar Groeningi buruz ari da, "Auschwitzeko atezaina", Alemaniako ikertzaile federalak ikertzen ari diren 30 nazi ohietako bat.

Atzoko aztarnak arakatzen, gaurko minaren sendagarri

Oroimen historikoaren berreskurapenean pauso garrantzitsuak eman dituzte Villabonan azken urteotan. Aritza Kultur Elkartearen ikerketen ondorioz frankismoak 1936ko gerra zibilean fusilatutakoen eta errepresaliatutakoen izenak ahanzturaren zulotik atera dituzte.

Punta-puntako ikerlariak izango dira Iruñean oroimen historikoaz egingo den topaketan

Desobiratze prozesuetan, auzi judizialetan eta 1936ko gerrako historia ikertzen punta-puntan dabiltzan adituak izango dira Nafarroa, oroimena irabazten jardunaldietan, irailaren 12tik 14ra. Queralt Solé gerra zibileko hobi komunetan adituak eta Ana Messuti abokatu argentinarrak hartuko dute parte, besteak beste.

98 urterekin aurrenekoz frankismoa salatzen epaile aurrean

98 urterekin, Felix Padin CNTko kideak lehen aldiz diktadura frankistan bizitakoa deklaratu du epaile aurrean. Frankismoko krimenen aurka Argentinan abian dagoen kereilaren baitan egin zituen deklarazioak astelehenean Miranda de Ebroko auzitegian.

"Gazte ausartak baino ez ginen izan, egoera sozial baten espoleta"

(Altzola-Elgoibar, 1933). 1958an apaiztu zen. 1968an klandestinitatera pasa zen, ETAko kide liberatua bihurtuz. Mogrovejon atxilotu zuten. Burgosko prozesuan epaitua beste hamabost kiderekin. Zamorako Konkordatu kartzelan zazpi urte eman zituen. 1977an libre geratu zen.

Memoriaren kapsulak

Nostalgiatik eraikitzen den herri bat, edo bizitza oso bat kasu, ez da eraikitzen den zerbait. Nostalgian bizi garenok, 80ko hamarkada bizi nahi izan genuen belaunaldi frustratuak ez du topatzen usu, gaurkoan egin nahi duena. Bihar ordea, nostalgiaz begiratuko dugu atzera. Memoria kapsulak...

Gladys del Estal gogoratu dute haren heriotzaren 35. urteurrenean

Eguzki talde ekologistak antolatuta omenaldia egin zitzaion igandean Gladys del Estali, Cristina Enea parkeko bere oroigarriaren aurrean. Emakume ekologista 1979ko ekainaren 3an hil zen energia nuklearraren kontrako protesta batean Guardia Zibilak tirokatuta.

Espainia 1, Argentina 0

JUSTIZIA UNIBERTSALA kontzeptu zoragarria da teorian, munduan inork nahi duena egin ez dezan, eta jakin dezan mundu mailan delitutzat hartzen dena eginez gero, munduan zehar jazarria izango dela eta, hala badagokio, zigortua. Baina, munduan zer da delitu eta zer ez? Hor dago koska ugarietako...

1936ko gerran exekuzioak egin zituen erregimentuaren omenezko erakusketarekin aurrera Iruñean

“Armadak eginkizun konstituzionala betetzen du eta bere historia kontatzeko eskubide osoa du”, adierazi du Iruñeko alkate Enrique Mayak America 66 erregimentuaren omenezko erakusketak sortutako polemikaren harira. Ostiralean irekiko dute erregimentuaren 250. urteurrena omentzeko erakusketa Gotorlekuan, oposizioko alderdi guztiak erakusketa ez egitearen alde agertu ziren arren.

Hainbesterako eta gehiago

1936ko azaroaren hasieran Arrasateko bost emakume fusilatu zituzten tropa frankistek. Florencia Olazagoitiak 40 urte zituen hil zutenean. Hiru seme-alaben ama zen eta bost hilabeteko haurdun hil zuten. Baina halako kasuak “salbuespena” izan ziren; gerran atxilotu, kartzelaratu eta...

Gerra Zibilean hainbat emakume bortxatu eta hil zituen erregimentua omendu nahi dute Iruñean

Espainiako armadaren America 66 erregimentua omentzeko erakusketa antolatu nahi du UPN buru duen Iruñeko Udalak. Alderdi erregionalista eta PP izan ezik, beste indar politiko guztiak kontra agertu dira.

"Egungo sistema politikoak frankismoari zilegitasuna kendu beharko lioke"

Parlamentaria eta Batzarreko kidea izateaz gain, 1936an Nafarroan fusilatu, hil eta desagerrarazitako senideen elkartean dabil Ioseba Eceolaza (Iruñea, 1979). Oroimen historikoaren berreskurapenak 2014an Nafarroan eman ditzakeen urratsez mintzo zaigu.

II. Errepublikaren oroimena bizirik dago Eibarren 83 urte geroago

Eibarren Espainiako II. Errepublikaren urteurrena ospatu zuten apirilaren 13an, Ezker Anitzako hainbat militantek antolatuta.

"Zailagoa da 36ko kartzelatuenak kantatzea, oraingoenak baino"

Garai batean Iparragirre aritu zen bezala, gitarratxoa hartuta dabil herritik herrira. Trikitiaren iraultza hura atzean utzi zuenetik, disko bakanak eskaini dizkigu, salgarritasunaren bazterretik sortuak, mamiz konprometituak. Tximela kapitainaren izarrak honetan, ahots gordinaren indarrez landu nahi izan du mezua.

Emilia gorriko antifaxistak

Faxismoari aurre egin zioten Parmako nekazari eta langileen historia da hau. Harrotasunez diote borrokalari haien ahaideek, “hemen ez ziren faxistak sartu”.

Paris Match, 1976: Suárez, Falangea eta euskara

Espainian 1976ko uztailean boterea hartu bezain fite, uda hartan Adolfo Suárez presidenteak elkarrizketa egiteko aukera eman zion Philippe Ganier-Raymond kazetariari. Bere hitzak Paris Match astekarian karrikaratu ziren, 1976ko abuztuaren 28an.

Harriek zutik dirauten bitartean gogoratuko du herriak

Zerbait ahazten dugunean, alboratzen dugunean, gertaera bati bizkarra ematen diogunean, gurekin zer ikusirik ez duela sentitzen dugunean; orduan ahazten dugu historia. Saturraranen Ahaztuak elkarteak antolatutako omenaldian, begiak lausotuta begiratu diote askok 95 urteko emakume bati.

Bilboko alkate frankisten koadroak Udalean geratuko dira

Bilboko udalbatzak, EAJ eta PSEren aldeko botoekin, erabaki du alkate frankisten argazkiak Udalean mantentzea. Beste objektu batzuk ere jasoko dituen leku batean paratuko ditu koadroak, "testuinguru" historiko baten adierazle gisa. EH Bildu eta PP kontra azaldu dira.

Inpunitate frankista salatzeko elkarretaratzea ostegunean Bilboko udaletxean

Iñaki Azkunak Bilboko udaletxean dauden alkate frankisten erretratuak kentzeari uko egin zion pasa den astean, eta erreakzioak askotarikoak izan dira. Sare Antifaxistak elkarretaratzea egingo du ostegunean, Bilboko udaletxearen atarian.

"Robert Capa euskalduna"-ren argazki argitaragabeak sareratu ditu Haritz Rodriguezek

Haritz Rodrigez kazetari donostiarrak inoiz argitaratu ez ziren Gerra Zibileko argazkiak zintzilikatu ditu bere blogean.

Bilboko alkate frankisten erretratuak lekualdatzea proposatu du EAJk

EAJk erdibideko posizioa hartu du eta "Bilboko alkateen interpretazio-galeria" izeneko ganbera sortzeko proposamena egin du hiriburuko alkate guztien erretratuak ikusgai jartzeko, Francoren diktadurak ezarritakoak barne.

Akaba itzazue basapiztia guztiak!

Ohitura Basatien Ezabaketarako Nazioarteko Elkarteak txosten bat idazteko eginkizuna utzi zuen Kurtz jaunaren gain, Afrikan Europako zibilizazioaren sartzea azter zezan. Dokumentuaren amaieran, posdata gisa, azken zuriunean, Kurtzek lau hitz gaineratu zituen: “Akaba itzazue basapiztia guztiak!”.

Historia ezagutu, interpretatu eta erreparatu egin behar da, Azkuna jauna

Iñaki Azkuna Bilboko alkateak ez du udaletxean dauden alkate frankisten koadro bat bera ere kenduko. “Historia errespetatu egin behar da, molestatu arren”,  esan du. Espainian eskuinak Francoren diktadurarekin erabili duen argudio bera da: gertatu zena gertatu zen eta...

"Pozik nago, baina ez guztiz"

1936an Vicente aita fusilatu zioten Larragan; Maravillas ahizpa bortxatu eta hau ere hil. Ordutik bizitza krudela izan zuen Josefina Lamberto Yoldik. Nafarroako 1936ko biktimen legeak aitortza ekarri dion arren, sentsatzio gazi-gozoa du, ez baitu aitaren gorpua berreskuratzerik izan.
Multimedia

2014-01-10  |  Oroimen historikoa

Herrialde berdea

Jon Andoni Aranguren Iharra tiroz hil zuen Guardia Zibilak, 1972an; Jabier Goitia Kabi, berriz, lehergailu batek eztanda eginda hil zen, 1991n. ETAko militanteak ziren biak, bi belaunalditakoak, eta Herrialde berdea lanak haien ibilbideak batu ditu, istorio bakar bat osatuz. [2011 - 64...

2013-11-08  |  Oroimen historikoa

Irailaren batean

1979ko irailaren batean poliziaren bala batek Iñaki Quijera gaztea hil zuen, manifestazio batean zegoela. Geroztik urtero-urtero elkartzen da jende multzo txiki bat bere oroimenez. Senideak, lagunak eta Donostiako Antigua auzkoko hainbat jende izan ohi dira. Urte hauetan guzietan inolako...

2013-10-25  |  Oroimen historikoa

Nabarra Boua eta Matxitxakoko guda

Eusko Itsas Gudarostearen bouari buruz 2007an egindako dokumentala. Egilea: Itesa Gidoia eta errealizazioa: Joseba A. Butron eta Iñigo Artetxe Muntaia: Iñigo Artetxe Ekoizlea: Sabino Arana Kultur Elkargoa Babesleak: Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru...

2013-09-26  |  Oroimen historikoa

Bide Ertzean, 77 diskoa

77 du izena Bide Ertzean taldearen disko berriak. Karlos Aranzegi eta Ima eta Joni Ubedak trantsizio garaiari begira egindako hausnarketak bildu dituzte 9. disko honetan. Ubeda anaien osaba Sebasen erailketatik abiatu dira.

2013-07-12  |  Oroimen historikoa

Udazkena oraindik

1936ko Hernaniko fusilamenduak gogora ekartzen dituen dokumentala, 2006an egindakoa. Zuzendaritza eta gidoia: Sabin Egilior Produkzio exekutiboa: Carlos Juárez Argazki zuzendaria: Jon D. Domínguez Muntaketa: Haritz Zubillaga Dokumentazioa: Jimi Jimenez Zuzeneko...

2012-06-12  |  Oroimen historikoa

Oroimena bihotzean: Larrabetzu 1937-2012

Oroimena bihotzean Larrabetzun Burdinezko heziaren inguruan auzolanean grabatutako dokumental laburra da. Larrabetzuko herritarrek 1937ko gerra eta ondorioak gogoratu eta oroimenean gordetzeko egindako lana. Sabin Oñarte-Etxebarria gudari protagonistaren bitartez, memoria ariketa bat...

2012-06-08  |  Oroimen historikoa

Euskal memoria

"Oroimenik gabe ez gara ezer, eta Herri bezala, oroimenik gabe ez gara inor. Herri libre guztiek borrokatzen dute aurrera begira, geroa baita askabiderako helmuga. Baina atzera begiratu gabe zaila da identifikatzea azken geltokia. Euskal memoria ekimenak errealitate bilakatu nahi du geure...

2012-04-27  |  Oroimen historikoa

Gernika, bonbardaketa

1937ko apirilaren 26an, Gernikako bonbardaketan gertatutakoa kontatzen da dokumental honetan. Horretarako bonbardaketaren lekukoen hitzak eta historiako eta arlo militarreko adituen iritziak jaso dira. Iturria: eitb.tv

2012-04-13  |  Oroimen historikoa

Debekatuta dago oroitzea

1937 eta 1944 urte bitartean faszistek Saturraran hondartzako (Mutriku) bainuetxea emakume-kartzela bihurtu zuten. Espainiako toki guztietatik ekarritako lau mila errepulikar emakume baino gehiago izan zituzten giltzapean, haietatik 108 hil ziren (bere 48 seme-alabekin batera) gartzela kudeatzen...

2012-02-10  |  Oroimen historikoa

Isiltzen ez den isiltasuna

"Oiartzuarren lekukotasunak josatzeaz gainera, Euskal Herrian ikus-entzunezko formatuan estreinakoz bildu den gertaera bat erakusten digu erreportaje honek: bost fusilatuen gorpuzkinak zituen hobi komun baten bilatze eta hobitik ateratze prozesua zuzen-zuzenean eta irudi zirraragarriz...

2011-12-16  |  Oroimen historikoa

Frankismoaren biktimei aurreskua

Gipuzkoako Aldundiak prestatua, Frankismoaren biktimen omenaldian emititu zuten aurreskua. Dantzaria: Jon Maya Biolontxeloa: Pello Ramirez Argazki zuzendaria: Juantxo Sardon Produkzioa: Pixel ikus-entzunezko ekoizpenak Zuzendaria: Jon Maia Soria

2011-12-16  |  Oroimen historikoa

Durango, isildutako bonbardaketa

1937ko martxoaren 31n Europako populazio zibilaren aurkako lehen aire bonbardaketa sistematikoa jasan zuen Durangok. Gertakizun haren lekukoen testigantzak, filmoteketako irudiak, bonbardaketaren ondorioen irudikapena... biltzen ditu dokumental honek. Iturria: eitb.tv

2011-11-29  |  Oroimen historikoa

Angel Aintziburu

Data zehatzak bata bestearen atzean, bertso zaharrak, haurrentzako jostetak, pasadizo xelebreak, karlisten abenturak, Luzaideko olen gorabeherak, eiherak, kontrabandoa, bertso gehiago, pilotariak, mugak, Luzaideko xuka mintzaira, ilargiaren eragina, Ameriketarako migrazioa, beste kantu zahar...

2011-11-18  |  Oroimen historikoa

Zubi bateko istorioak

Dokumental honetan 1936. urtean Irungo zubitik Ipar Euskal Herrira zein Frantziarako bidea hartu zuten pertsonen bizipenak eta zubi horren inguran jazotako istorioak biltzen dira. Iturria: eitb.tv

2011-10-28  |  Oroimen historikoa

Dena kendu ziguten

1936ko uztailaren 18an jo zuten kolpe militarra eta ondorengo “Gurutzada” klase perspektiba batetik aztertu dira Nafarroako kasuan. Populazioaren %50a baino gehiago nekazaritzatik bizi zen lurraldean 1932ko Nekazaritzaren Erreforma errepublikanoak itxaropena piztu zuen lurrik gabeko...

2011-06-27  |  Oroimen historikoa

Gudari baten egunerokoa

Duela 70 urte Euskadi frankistengandik defenditzeko fusila hartu zutenen eguneroko bizimodua islatzen du erreportaje honek. Jose Manuel Mendizabal 'Mañul' gudari donostiarrak idatzitako egunerokoa du oinarritzat. Iturria: Eitb.tv

2011-05-30  |  Oroimen historikoa

Companys eta Agirre azken erbesterantz

Jose Antonio Agirre Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakaria eta Lluis Companys Kataluniako Generalitateko lehendakariak, Espainiako Gerra Zibila galtzear zirela erbestera joan behar izan zuten. Historiako pasarte hura kokatu eta kontatzen du dokumental honek dokumentu historikoak...

2010-12-01  |  Oroimen historikoa

Haizea eta sustraiak

“Txiki”-ren bizitzaren bidez frankismoaren azken fusilamenduetan sartuko gara. Bere bizitza, bere historia, bere lagunak eta bere askatasunaren ametsak. Batzuk, argia eta oroimena heltzen ez diren hobi komunean ahanstura lurperatzen duten bitartean, bere senide, lankide eta...

2010-07-12  |  Oroimen historikoa

Botilen hilerria

Duela 70 urtetik, San Cristobaleko gotorlekuaren hilerrian hamarnaka botila lurpean daude. Haien barrenean paperezko mezu bat daramate, bere sekretua erakusteko lur azalera noiz aterako zain. Ezkaba mendian Aranzadi elkarteak eginiko exhumazioaren giroa ezagutzeko gonbitea, eta aldi berean, gure...

2010-06-15  |  Oroimen historikoa

Harrizulatzaileak, galdutako nortasunaren bila

Harrizulatzaileak; meatoki eta harrobietako langileak. Hamarkada luzeetan desagertuta egon ondoren, 1998. urtean Somorrostro ibarrean kirol munduan berreskuratu zen jarduna da, mendebaldeko mugatik Euskal Herri osorako. Nola izan zen meatokien sorrera? Nola bizimodua? Zergatik berreskuratu?...

2010-05-31  |  Oroimen historikoa

Itsasoren alaba

Haizek bi urte bete baino lehen GAL taldeak haren aita hil zuen, Mikel Goikoetxea "Txapela" errefuxiatua. Aitaren oroitzapenik txikiena ez badu ere, 25 urte geroago neska galdezka hasiko da. Itsasoaren alaba memoria ariketa baten lekukotza da. Goikoetxea ezagutu zutenen testigantzak...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys