Bide zentzuzkoenari heldu dio Masek

Iragarritako kontsulta ofiziala ez dela egongo eta plebiszitu hauteskundeak iragarri ditu Artur Masek, orain arte aurreikusitako eszenatoki posibleenari ateak irekiz. Baina A9an beste kontsulta bat ere egingo da eta ehunka mila pertsonek parte hartuko dute, berau munduaren aurrean beste mobilizazio erraldoi bat bilakatuz. Eta hauteskunde aurreratuetarako zubi ere bai.

ERC ez da Masekin fido eta gobernuan sartzeko prest dago kontsulta "blindatzeko"

Oriol Junqueras ERCko presidenteak eskaintza argia egin dio Artur Mas Kataluniako presidenteari, honek astelehenean kontsulta hauteskunde plebiszitarioekin ordezkatzeko keinua egin ostean: “Gobernuak galdeketa blindatzeko behar bagaitu, pozik sartuko gara” esan du.

Ezin da konbentzituago egon

Ez zegoela hilda, parrandan zegoela. Hilda? Ez, ez, kañak hartzen ari zen. Peret zenak kantatzen zuen. Irailaren 11n Diadako V erraldoiaren amaieran omendu dute abuztuan hil zen rumbaren erregea, Concert per la llibertaten jo zuen kanta baten bideoa proiektatuz. Peret joan da, baina independentismoa parrandan dabil, 1.800.000 lagun dantzara atera dituen festan.

Ipar Katalunian eskualde autonomoa sortzeko plataforma aurkeztu dute

Katalunia iparraldean eskualde autonomoa sortzeko plataforma herrikoia aurkeztu dute Perpinyan, Brice Lafontaine Unitat Catalaneko presidenteak bultzatuta. Frantziako Gobernuak prestatzen ari den lurralde erreformarekin, Ipar Katalunia Toulouse hiriburu izango duen “makroeskualdean” sartu daitekeela ohartarazi dute, ipar katalanak “erabakitzeko ahalmen gabe utziz”.

Legeetatik at, legea hautsi barik

Katalunian hasi da independentziaranzko oztopo lasterketa. Orain, gobernuak badu legitimitate instituzionala erreferenduma deitzeko eta ez nolanahiko gehiengoarekin: 85 adierazpenaren alde eta 41 aurka (gehi CUPeko bi abstentzio). CiUren eta ERCren akordioaren arabera, erreferenduma 2014an...

CiU-k eta ERC-k akordioa itxi dute: Independentziari buruzko kontsulta 2014an egingo dute Katalunian

Kataluniako CiU eta ERC alderdiek gobernu akordioa erdietsi dute. Atzo itxi zuten hitzarmena Artur Mas presidenteak eta Oriol Junqueras ERCko buruak. Hainbat puntuk erabakitzeko eskubideari egiten dio erreferentzia. Bi alderdiek independentziari buruzko kontsulta 2014an egiteko konpromisoa agertu dute, data atzeratzeko aukera dagoen arren, biek ala biek egoki ikusten badute, bederen. Akordioa gaur itxiko dute guztiz bi aldeek, Parlamentuan egingo duten agerraldian. Junquerasek atzo zioenez, badira lotu gabeko gauza batzuk, "baina ziurrenik gaur itxiko dira horiek ere". ERCko burua pozik agertu zen, independentziari buruzko kontsulta egiteaz gain, "politika sozio-ekonomikoetan aldaketak emango direlako".
ERC

CiU-ERC, ezinbestean

Artur Masek CiUren ohiko zalantzekin egin zion aurre irailaren 11ko manifestazioari. Azkenean, CiU egon zen eta Mas ez. Baina Masek ez zuen galdu nahi izan tren jendetsu hura eta baliatu nahi izan zuen bere indarra biderkatzeko. Helburu horrekin aurreratu zituen hauteskundeak eta sekulako danbatekoa jaso du. Gehiengo osoa helburu zuenak, 12 eserleku galdu ditu, politikaren mirari horietako bat gauzatuz: hauteskundeak aise irabazi, baina galtzaile handiena bilakatu.
ERC

Katalunian CiU irabazle asko jaitsi arren, eta ERC bigarren indarra

Gehiengo subiranista izango da Katalunian datorren legegintzaldian. CiUk erraz irabazi du, nahiz eta 12 eserleku galdu dituen eta ez duen gehiengo osorik lortu. 62 ordezkari izatetik 50era igaro da. ERC 10 ordezkarirekin bosgarren alderdia izatetik, bigarren indarra izatera igaro da 21ekin. Bloke subiranistak gehiengo osoa izango du ICVk 12 eta CUPek 3 legebiltzarkide eskuratuta. PSC hirugarren izan da nahiz eta ERCk baino boto gehiago atera. 20 ordezkari izango ditu. PP laugarren postuan geratu da 19rekin. Ciutadansek ordezkaritza hirukoiztu egin du eta 9 legebiltzarkide izango ditu.

Eskubidea... eta patrika

Estatu independente izan nahi duen erabakiko du Eskoziak 2014an eta Europa osoan helburu bera duten herrientzat erreferente bihurtu da. Krisiak indartu egin ditu mugimendu independentistak Katalunian eta Flandrian ere. Europako puzzlea pieza txikiagoz osatzen hasteko lehen urratsak ote dira?
ERC

Kataluniarentzat erabakigarrienak izango diren hauteskundeen kanpaina hasi da

Bart gauean hasi da azaroaren 25ean izango diren bozetarako kanpaina. Analista guztiak bat datoz: Kataluniarentzat orain arteko hauteskunde erabakigarrienak izango dira. Artur Mas presidenteak gehiengoa eskatu du independentziaren bidean. Navarrok (PSC) berriz CiU eta PPri bozka ematea murrizketak bultzatzea dela esan du.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys