Bizitza modernoa estresagarria, polarizatua, politizatua, birtuala eta izugarria da. Irtenbidea landareak dira”. Joseph Tychonievich baratzezain eta idazlearen esaldi horrekin irekitzen da 2024ko Ilargia eta landareak agenda. Bada, irtenbidea landareak badira, horiek zaintzeko eta mimatzeko tresna ederra da Jakoba Errekondok eta Antton Olariagak urtero osatzen dutena. Oraingoan, haien festara gonbidatu dituzte berriz hamabi animalia laguntzaile: sai zuria, zirauna, antzandobia,... [+]
Euskal Errepublikaren gogoa ez da abertzaleon asmo berria, gaur goizean asmatutakoa. Tradizio historiko luzea duen aldarrikapena baizik. Sabin Arana jaio baino 130 urte lehenago, XVIII. mendean, hau idatzi zuen Aita Larramendi andoaindarrak: “Zergatik euskarak ezin du bere... [+]
Miss edo Mister Moztare batek haginduta moztu dituzte hondartza baten aldamenean ederki asko bizi ziren marugatze japoniar (Morus bombycis) batzuk.
Gipuzkoako Zumaiatik Oriorako itsasertzea grabatu dute dronez; Zumaiako harraldeetatik hasi eta Euskal Herriko azken balea arrantzatu zuten Orioko barraraino, tokian tokiko historiako pasarteekin tartekatuz.
Hondartzetako martxak deitu dituzte espetxeetako salbuespen politikaren kontra aldarrikatzeko. Dozenaka herritarrek hartu dute parte Zarauzko eta Orioko ekimenetan.
"Hondakinen prozesu guztia aurreikusiko duen kudeaketa plan integrala" martxan jartzeko eskatu nahi dute ekintza horien bitartez. Uztailaren 26an erraustegiaren aurka egingo duten giza katean parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.
Hernani, 1965. Kantaria eta harpa-jotzailea. Benito Lertxundiren alboan egin du bere ibilbide musikala. Alta bada, bakarka ere bide oparoa osatu du. Kantu baten bila nabil (Elkar, 1991) izan zen bere lehen lana eta Orion zuzenean azkena (Kantaita Enea, 2019). Iraganaz eta... [+]
Eguna guztiz argitu da Getarian; frontoi irekian ez da inor ari jolasean oraindik. Kaioak entzuten dira. Bederatzietako kanpaiak jotzear dira. Itzulerako urratsa abiatu dugu; pauso lasaiagoan goaz, giro epeltzen hasiak eta gai libreagoan aritzeko aukerak hartaratuta.
Egunero egiten du Zarauztik Getarirako joan-etorria. Goizean goiz eta oinez, pauso azkarrean. Ibilian-ibilian, 25 urtetik gorako ohitura du hori. Ibilian-ibilian, ez horren pauso azkarrean, baina bai konstantean, mende erdiko ibilia egin du literaturan, Hunik arrats artean... [+]
Zarauzko (Gipuzkoa) kaleak hutsik dira. Herriak itxura fantasmagorikoa du orduotan. Goizeko seiak eta erdi dira eta hotz egiten du. Urtarrileko goiz grisa da. Itsasoa bizi dago, baina ez haserre. Hura entzuten da soilik. Pauso azkarrean eta burua txano beltzez estalita iritsi da... [+]
Asteazkenean hil zen Patxi Oliden 'Danbolin', 96 urterekin. Hego Euskal Herrian lehenbiziko surf taulak egin eta 4.000 musika-partitura baino gehiago sortu zituen oriotarraren aldeko hileta elizkizuna gaur, osteguna, egingo da Orioko parrokian, 18:00etan.