Euskal Herria > Gipuzkoa > Ordizia

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2017-10-08 | Garazi Zabaleta

Ordiziako produktu ekologikoen denda txikia da Goierriko Baratza, duela 13 urte bi kideren artean sortua. “Hastapen hartan ez zegoen egungo eskaintzarik produktu ekologikoetan, eta ikusi genuen bazegoela modu horretako denda irekitzeko aukera”, azaldu du Danel Etxeberria Pascual kideak. Hasieratik bi kideek garbi zuten, ordea, negozio hutsetik haragoko proiektua izanen zela abiatutakoa. Kontsumo ekologikoaren gaia gizarteratzeko lan aktiboa eginen zutela, alegia.

Ordizia kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Ordizia
Mutiloako zabortegiaren inguruko hiru alkateen agerraldi bateratua Goierrin

Birziklatzearen aldeko eta Mutiloako Lurpe zabortegiaren aurkako Goierri BirZirik herri plataformak eta ingurueneko hiru udaletako alkateek agerraldi bateratua egin dute azaroaren 7an Ordiziako plazan, Goierriko bizilagun ugarirekin batera.


Goerri Birzirik plataforma jendaurrean aurkeztuko da astelehenean Ordizian

Astelehenean, azaroak 7, arratsaldeko 18:30etan Ordiziako plazan aurkeztuko da Mutiloako zabortegi proiektuari aurre egiteko sortu berri den Goierri BirZirik herri plataforma. Irailean jakin zenez, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa kontsortzioak Ferrovial multinazionalarekin tratua egin du honek Mutiloan kudeatzen duen Lurpe zabortegira 102.000 tona hiri hondakin nahasi eramateko.


Ordiziako gaztetxea 30. urteurrena ospatzen ari da

Ordiziako gaztetxeak 30 urte bete ditu, eta urteurrena ospatuko du azaroa osoan.


Renfek zerbitzutik kenduko ditu euskaldunen hizkuntz eskubideak urratu zituzten zaindariak

Euskaraz aritzeagatik Ordiziako Renfeko geltokiko zaindariekin arazoak izan zituztela salatu zuten maiatz hasieran hainbat herritarrek. Ordutik jaso dituen kexa ugariengatik, Renfek larunbatetik aurrera istiluak eragin zituzten segurtasun-zaindariak zerbitzutik kanpo uztea erabaki du.


2014-05-16 | Ane Lusarreta
Renferen aurkako beste salaketa bat euskaldunen hizkuntz eskubideak urratzeagatik

Renfeko tren eta geltokietan euskaraz ari direnek izandako arazoen salaketak ugaritzen doaz. Duela bi aste Ordizian gertatutakoak izan du jarraipena, eta Legorretan ere "hau Espainia da, eta egin gaztelaniaz" leloa bere egin dute treneko segurtasun zaindariek.


2014-05-14 | ARGIA
Renfeko segurtasun zaindariak, gaztelaniaren jagole

"Estamos en España y la lengua oficial es el castellano", erantzun zieten Ordiziako tren geltokian zeuden segurtasun zaindariek Legorretatik zetozen bidaiari batzuei, txartelik zergatik ez zeukaten euskaraz azaltzen hasi zirenean.