Ekonomia > Industria > Ontzigintza

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Ontzigintza
Sakonean
La Navalek konkurtsoa aurkeztuko du

Ontziola historikoa ez dela “bideragarria” argudiatuta, balizko hartzekodunen esku utziko dute konpainiaren etorkizuna.


2017-02-02 | Jon Goikolea
Flotazio-marra

Zirrara sortzen du karro azpian jarri eta begirada jasotzeak. Zirrara sortzen du tamainak, izeberg bat moduan, itsasotik ateratako baporea gauza handia baita. Zirrara sortzen du arrantzak herri bat nola moldatu dezakeen pentsatzeak.


Burgostik Pasaiara itzainen atzetik

Burgos, Errioxa, Araba, Nafarroa eta Gipuzkoan barrena heldu dira Pasai San Pedrora bike eta alkitran upelez betetako hiru gurdiak. Desagertzeko zorian dauden idi eta mendi-behiek (200 ale baino ez dira geratzen) tiratuta osatu dute ibilbidea, duela zenbait mende egiten zen bezala. Aurretik itzainak eta atzean hamaika lagun zutela sartu ziren hilaren 19an Albaolaren eraikinera. Han eraikitzen ari diren XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplika zuten zain.


2016-07-10 | Aitor Kaltzakorta
Itsasoa eskutik eskura

Itsasoa gobernatzea ezinezkoa izaki, itsasoan norbera nola gobernatu asmatzean jarri dute adimena ozeanoari begira sortu, hazi eta bizi diren herriek. Berdin egin dute Hondarribiak eta euskal itsas ondoko beste herriek. Ongi joan zaie gainera, eta mende luzez ontzigintzan trebatu ziren puntako ekoizle bihurtzeraino. Etorkizuna, baina, itsasoa bezala, laino dago.


Euskal ontziolei emandako diru-laguntzak legezkotzat jo ditu Luxenburgoko auzitegiak

Auzitegiak atzera bota du Bruselak Espainiako ontziolentzako hobari fiskalez hartutako erabakia eta inbertitzaileek ez dute dirurik itzuli beharko.


2014-05-09 | ARGIA
Navaleko langileen ustez kontratu berriak ez du denentzat lanik ziurtatuko

Ferry bat eraikitzeko kontratua sinatu du Sestaoko La Naval ontziolak eta horri esker bi urterako lan karga ziurtatu du. Langileen ustez ez da nahikoa denek lan egin ahal izateko.


2014-03-13 | Iera Aranburu
La Navaleko 200 langile Enplegu Erregulazio Espedientean sartuko dira

Guztira 236 langilez osaturiko lantegian, 200 lagun inguru gaurtik aurrera Enplegu Erregulazioko Espedientean (EEE) aurkitzen dira lan-karga faltaren eraginez.


2014-03-10 | Iera Aranburu
La Navaleko langileek mobilizazioekin jarraituko dute lan karga eskatzeko

Lan karga eskatzeko helburuarekin mobilizazio gehiago iragarri dituzte La Navaleko langileek aste honetarako. Nahiz eta enpresako zuzendaritzak ontzi berri bat eraikitzeko aurrekontratua dagoela komunikatu duen, martxoan entregatuko dute oraingoz eskatu zaien azkeneko ontzia.


2014-03-05 | Iera Aranburu
La Navaleko enpresa batzordeak itxialdia egin du lan-karga eskatzeko

La Navaleko enpresa batzordeak asteartean itxialdia egin zuen Sestaoko ontziolaren instalazioan. Langileek ere bi orduz lan egiteari utzi zioten itxialdiarekin bat eginez.


2014-02-27 | Ane Lusarreta
Ezkerraldeko ontzigintzaren alde ehunka pertsona mobilizatu dira

Urtebete baino gutxiagoan Sestaoko La Naval ontziolaren aldeko bigarren martxa egin dute Ezkerraldeko bizilagunek. Enpresari lan karga eman dezaiotela eskatu dute langileek, martxoan entregatuko baitute oraingoz eskatu zaien azkeneko ontzia.