Beratu Jaialdiaren 3. edizioa, azaroaren 6tik 8ra izango da Oñatiko hainbat txokotan. Hasiera batean, antolakuntzaren ideia dokumental bat eta sei kontzertu eskaintzea bazen ere, pandemiak eragindako egoera dela medio, aldaketak izan dituzte eta zenbat emanaldi bertan behera geratu dira.
Bideoa sareratu du Oñatiko Fan Hemendik ekimenak, Espainiako eta Frantziako poliziak eta armadak Euskal Herritik joan daitezen lan egiten ari den mugimenduaren ibilbideaz. Ekainaren 30ean 2018ko Fan Hemendik eguna ospatuko dute Oñatin.
Prozesioan ez ezik, egubakoitzean ikastetxeetan eta auzoetan, eta zapatuan herriko kaleetan egingo dituzten dantzetan ere izango dira emakume dantzariak. Bi urteko hausnarketa prozesuaren emaitza izango dira aurtengo Corpusak.
“Herri bat, hainbat jatorri” ekimena abiatu dute Oñatiko Auzokok Antixenako Gaztetxearekin batera. Oñati osatzen duten herritarren kultura eta jatorri aniztasunetik abiatuta elkar ezagutzea du helburu, eta lau hilabetetan zehar hedatuko da, martxoan... [+]
Bat, bi eta hiru. Hiru musker-begi zelatan, zeharka begira dauzkagu. Kareharrizko horma zaharrean daude eguzkia hartzen. Hiruek begirada berdina dute, begiak, aldiz, ezberdinak. Izan ere, Araotzeko mendietan musker-begiak hiru dira, hiru espezierenak. Eurek, noski, jakingo dute... [+]
Errusiako iraultzak aurtengo azaroan 100 urte egin behar dituela aprobetxatuz, Oñatin gaiari buruzko jardunaldiak prestatu dituzte. Eta haiek iragartzeko, film labur umoretsu hau prestatu dute.
Errusiako iraultzak azaroan 100 urte beteko dituela baliatuz, Oñatin jardunaldiak prestatu dituzte azaroaren 5etik aurrera. “XX. mendeko gertakari garrantzitsuenetariko bati buruz gehiago ikastea eta gizarte ereduaz eztabadaidatzea” dira helburu nagusiak.
Antolatzaileak oso pozik agertu dira igandean Oñatin Kilometroak Jaiak eman duenarekin: "Egun biribila izan da, bikaina". Eta bertaratu diren guztiei eta eguna arrakastatsua izan zedin lan egin duten boluntario guztiei esker ona adierazi diete.
Ez zaio arrotza Kilometroen jaien prestaketa Oñatiko Txantxiku Ikastolari. 1989an egin zuten aurreneko aldiz, eta irailaren 24an bigarrenez hartuko du jaia herriak. Mende erdia bete du aurten ikastetxeak, eta berrikuntza pedagogikoaren zurrunbiloan iritsi da urtemugara.
Udalak euskalduntzen ari diren arren, udalerriak erdalduntzen ari direla adierazi du UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Horren aurrean, herritarren kontzientziazioa eta sentsibilizazioa lantzeko hezkuntza proiektua jarri du martxan UEMA osatzen duten herrietako ikastetxe... [+]
Fan Hemendik Eguna egin dute beste urte batez Oñatin. Egun osoko festa izan da eta manifestazio jendetsu batekin amaitu dute Fan Hemendik, utzi bakean Euskal Herria lemapean. Ekitaldi nagusian, berriz, Guardia Zibilaren armagabetzea irudikatu nahi izan dute, antzerki... [+]