Hiru urterainoko zigor eskaerak Kukutza babesteko eraikinean iraun zutenentzat

2011ko irailaren 21ean hustu zuten Kukutza Bilboko Errekalde auzoko eraikin okupatua. Era bortitzean oldartu zen Ertzaintza eraikin barruan erresistentzia egin zuten gazteen aurka. Gaur oraindik epaiketen zain daude 44 lagun.

Bartzelonako Can Vies zentro sozial okupatua berreraikitzen jarraituko dute, eragozpenen gainetik

Bartzelonako Sants auzoko Can Vies zentro soziala berreraikitzen jarraituko dute, Udalak agindutakoaren aurka. Maiatzean etxe okupatua husten ahalegindu ziren eta eraikinak kalte larriak jasan zituen.

Bilboko Maison 13 eraikina hustu izana salatzeko manifestazioa egin dute

Ertzaintzak Bilboko Alde Zaharreko Maison 13 eraikin okupatua hustu duela salatzeko manifestazioa egin dute ostegun arratsaldean.

#OccupyMoncloa: etxe kaleratze baten aurrean hordagoa Rajoyri

Espainiako presidentearen egoitza den Moncloa eraikina okupatu du etxetik kaleratua izan den bikote batek. 63 eta 64 urte dituzte eta Alacantekoak (Herrialde katalanak) dira.

Ultraeskuinaren etxe okupak: Espainiako Estatuan ugaritzen ari den arriskua

Espainiako Estatuko alderdi ultraeskuindarren jarraitzaileek eraikinak okupatzeari ekin diote azken hilabeteetan. “Etxetik kaleratu dituzten espainiarrei aterpea eta laguntza emateko” xedea dute “zentro sozial” ultraeskuindarrek eta Italian dauden antzeko esperientzietan oinarritu dira.

Ertzaintzak Barakaldoko gaztetxea itxi izana salatuko dute egunotan

Barakaldoko Gazte Asanbladak deituta, gaztetxea itxi izana salatzeko elkarretaratzea egingo da gaur Bide Onaren plazan, 19:00etan. Pasa den ekainaren 7an ireki zuten gaztetxea.

Madrilgo 'La Traba' zentro soziala hustu dute

Madrilgo La Traba zentro soziala hustu eta bota egin dute. Goizeko 9:00ak inguruan hasi dira hondeamakinak "lanean". Legazpi auzoko eraikina duela zazpi urte okupatu zuten.

Urruņako gazteek herriko plaza okupatuko dute gaztetxe eske abuztuaren 21etik 23ra

Gaztetxea  aldarrikatzeko herriko plaza okupatuko du Urruñako Gazte Asanbladak abuztuaren 21etik 23ra bitartean. Duela sei urte antolatzen hasi zirenetik eskatu dute biltzeko tokia. Okupazioaren hiru egunetan gaztetxea izango balute antolatuko lituzketen ekimenak egingo dituzte Herriko Etxearen aurrean.

1.700 polizia agentek "Pizzeria Anarchia" Vienako azken zentro soziala hustu dute

"Pizzeria Anarchia" izeneko etxe okupatua hustu du astelehenean polizia austriarrak Vienan. 1.700 agentetik gora joan dira, Austriako hiriburuko azken Zentro Sozial Okupatua hustera. Ur kanoiak, ibilgailu blindatuak, eta komando bereziak bertaratu dira, argazkietan ikus daitekeenez. Hiru lagun atxilotu dituzte. Mobilizazioak deitu dituzte.

Udako oporrik gabe Errekaldeko gaztetxe berria txukuntzeko

Uda osoa auzolanean emango dute Bilboko Errekalde auzoko Gazte Asanbladako kideek “Etxarri” gaztetxean lan egiten. Info7 irratiak gaztetxeko kideekin hitz egin du, txukuntze lanak nola dihoazen jakiteko.

Kukutza gaztetxearen ondorengoa okupatu dute Bilbon

Ostegun gauean zabaldu da albistea sare sozialetan: "Bilboko Errekalde auzoak gaztetxe berria lortu du".

'Bagarela' Gasteizko gaztetxearen 25. urtebetetzeko abestia

Iazko apirilean bete zituen 25 urte Gasteizeko gaztetxeak eta horren harira dokumental bat prestatzen ari dira 'muinoko etxearen' historia erakusteko asmoz. Gaur lan horren soinu banda sareratu dute. Jimmy Bidaurretak konposatu du, gaztetxearekin harreman estua duten talde ezagun askoren kolaborazioez lagunduta: Betagarri, Juan S.A. taldeko abeslaria, Sorkun, Indarrap, Evaristo, Gasteiz Big Band eta Kodigo Norte, besteak beste.

Geroz eta "banketxe desjabetu" gehiago Bartzelonan

Aurrezki-kutxen fusioaren ondorioz itxita dauden banketxeen bulegoak leku aproposak bihurtu dira Bartzelonan autogestionatutako zentro sozialak martxan jartzeko. Jabetza pribatua zalantzan jartzen duten proiektu hauek garatzeko espazioen gabeziak leku berrien okupazioa ekarri du, horien artean banketxeak, La Directak jasotzen duenez.

Bi kazetari atxilotu ditu poliziak Euskal Jai gaztetxearen ospakizunen harira

Iruñeko Euskal Jai gaztetxearen 20. urteurreneko jai egunean informazioa zabaldu zutela eta, bi kazetari atxilotu zituen atzo Espainiako Polizia Nazionalak. La Haine kontrainformazio webguneko eta Ekinklik argazkigile taldeko kideak dira etxe aurrean kalez jantzitako poliziek atzemandakoak. Hiru eta sei ordu komisaldegian eduki ostean, aske utzi dituzte.

'#1000vaches' okupazioa, esne-behi fabrika erraldoia eragozteko

Amiens hirian (Picardie, Frantziako Estatua) poliziek oraindik preso dauzkate hiru nekazari sindikalista, tartean Conféderation Paysanneko eleduna, bertan 1.000 esne-behi eta 800 zekor gehiago aterpetu behar dituen ukuilu erraldoia okupatzeagatik. Laborantza industriala hartzen ari den bidearen kontrako protestak oihartzun handia lortu du.

Bartzelonako zentro sozial bat hustu ondoren herritarrei eta hedabideei eraso diete Mossoek

Can Vies zentro sozial autogestionatua hustearen kontra milaka herritar mobilizatu ziren astelehenean Bartzelonako Sants auzoan. Esquadra Mossoak herritarren kontra oldartu ziren eta La Directa astekariaren egoitzari eraso zioten.

Auzoko bizitza agortu ez dadin okupatu dituzte etxe hutsak

Ez da soilik etxebizitzaren arazoagatik egindako okupazioa. Eraisteko arriskuan dagoen Gasteizko Errekaleorren okupatutako eraikina auzoa biziberritzeko proiektu burujabe baten estreinako pausua besterik ez da. Auzoan bizi diren gazte okupak eta 12 familiak etxeetatik botatzeko kinkan dira, baina ez daude etsitzeko.

Iruņeko Euskal Jairen okupazioaren 20. urteurrena ospatzeko ekimen ugari

20 urte pasa dira Iruñeko gazteek Euskal Jai frontoi modernista okupatu zutenetik, urteetan herrialdeko gazte boterearen eta autogestioaren erreferentzia nagusi bilakatu zena. Maiatzaren 7tik 10era ekimen ugari antolatu dituzte eta maiatzaren 10ean desobedientzia jaialdi herrikoia izanen da Alde Zaharrean.

Suizidioa eta absoluzioa

Patricia Heras bultzatu zuten bere buruaz bertze egitera, prozedura zikin eta kafkiarra dela bide. Kafkiarra diot, idazle txekiarrak deskribaturiko prozesu hirotu eta zentzugabea Bartzelonako ustelkerian egiaztatu zen eta, zigor kolonia eta Wad-Ras parekatuz.

Kontuak ez dauka zerikusirik nirekin

Zenbakiak zenbaki, koloreak kolore, Hanburgoko gertakariek Kukutzaren eraistearen osteko egunak gogorarazi dizkidate etengabe.

Hanburgo: salbuespen egoera bukatu dela diote, baina hiru gunetan jarraitzen du

Astebete baino gehiago pasa dute Hanburgoko herritarrek salbuespen egoeran. Rote Flora Zentro Sozial Okupatua defendatzeko protesten ostean poliziek hiria hartu zuten. Orain, bertan behera utzi dute hiriko parte gehienetan, baina komisaldegietatik gertu dauden hiru zonaldetan mantendu dute, nazioarteko hedabideek diotenez.

Hanburgo: salbuespen egoeran eta poliziak hartuta

Hanburgoko Rote Flora zentro sozial okupatuta defendatzeko protestetan izandako istilu larrien ostean, salbuespen egoera ezarri dute hirian. Poliziak edozein identifika eta atxilotu dezake, delitu zantzurik ez badago ere.

Istilu larriak Hanburgon zentro okupatu baten desalojoaren aurka

Hutsarazte arriskuan dago Hanburgoko (Alemania) Rote Flora Zentro Sozial Okupatua, Europako gune autogestionatuen artean ezagunetariko bat. Bertakoek erresistentziaz erantzun diote botatzeko saiakerari.

Etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko kolektibo berria Ipar Euskal Herrian

Baionako Plantoun auzoko okupazioaren ildotik kolektibo berria sortuko da, Ipar Euskal Herriko etxebizitzaren arazoari aurre egitea xede duena. Gaur, abenduak 23, bilkura irekia eginen da kolektiboan parte hartu nahi duen ororentzat 19:00etan Polo Beyriseko MVCan.

"Auzolan erraldoia" deitu dute larunbatean Donostiako Kortxoenea gaztetxean

Larunbatean Donostiako Kortxoenea gaztetxean "metamorfosia" egin nahi dute. Horretarako "auzolan erraldoia" antolatu dute hiriko kolektibo, eragile eta norbanakoen elkarlana bilatuz.

Nafarroako Gobernuaren bi etxe huts okupatu ditu PAHk Iruņean premia dutenentzat

Beharra duten familien eskura jartzeko bi etxe okupatu ditu Nafarroako PAHk, Iruñeko Sanduzelai auzoan. Nafarroako Gobernuarenak dira bi eraikinak eta 15 urte zeramatzaten hutsik.

Plantouneko okupazioak Ipar Euskal Herriko etxebizitzaren problema bistaratu nahi du

Prezioen inflazioa, etxebizitza duinen falta, alokairuen prezioa eta baldintzak gogortzea…  gero eta nabarmenagoa da Ipar Euskal Herriko etxebizitzaren problematika. Bien bitartean, 300.000 biztanle hartzen dituen eremu horretako etxebizitza hutsen kopurua asaldagarria da: 43.000 etxebizitza huts.

Kortxoenea, Kursaalen ifrentzu

Donostiako Zinemaldi ofizial handi nazioarteko glamourosaz hitz egiteko tartea izango dugu datozen egunetan eta pena litzateke besteaz, laugarren urtez Groseko Kortxoenea Gaztetxean antolatu duten Zinemaldi Alternatiboaz txintik ez esatea.

Lekeitioko konbentu zaharra okupatu dute herriko gazteek

Herriko konbentu zaharra okupatu zuten hainbat herritarrek igandean Lekeition. Eraikina publikoa da eta 2004tik hutsik zegoen.

Baionak gaztetxea izan dezake "epe laburrean"

Baionako Gazte Asanblada akordioa lortzear da Herriko Etxearekin, "epe laburrean gaztetxea sortzeko", kolektiboko kideek jakinarazi dutenez.
Multimedia

2015-01-08  |  Okupazioa

Oņatiko Kasablankak 10 urte

Oñatiko kasablanka auzoan 2005ean egon zen gaztetxearen 10. urteurrena ospatuko dute aurten. Gaztetxea 2005eko uztailean okupatu zen eta urte bereko azaroan eraitsi zuten udalaren aginduz. Gaztetxearen ibilbidea gogora ekartzeko bideoa egin dute lehenengo asanbladako kide batzuren...

2014-11-17  |  Okupazioa

Genero rolak gaztetxe eta gune autogestionatuetan

Gaztetxe eta gune autogestionatuak, espazio libreak dira, baina gizartean txertatuta egonda, rol banaketa gainditzea lortzen al da? Pili Alvarez soziologoak ikerketa egin du eta Miren Aranguren Putzuzulo gaztetxeko eta Bilgune Feministako kideak ere bere analisia konpartitu du IDEMtitateak...

2014-11-14  |  Okupazioa

Debako gaztetxea bizirik!

Debako Gazte Asanbladako partaideak protagonista izanik, beraiek 2006an grabatutako irudiekin osatzen da gehien bat lan hau. Ekoizpena: Biharko ekoizpenak eta Eguzki Bideoak

2014-05-19  |  Okupazioa

Ateak Ireki, okupazioa Gasteizen

Markel Funesen "Ateak ireki" dokumental laburra, Arabako hiriburuan okupazio mugimendua ardatz duen lana..

2014-05-12  |  Okupazioa

Euskal Jai gaztetxearen okupazioak 20 urte

Euskal Herriko okupazio mugimenduaren erreferente nagusietako bat izan zen Iruñeko Euskal Jai gaztetxea. Alde Zaharreko frontoiaren bizitzari amaiera eman zion Yolanda Barcinak, 2004ko udan gaztetxea eraistea agindu zuenean. Aurten 20 urte bete dira Euskal Jai okupatu zenetik eta...

2013-11-15  |  Okupazioa

Elorrioko gaztetxeak 25 urte (mapping)

2013ko martxoaren 7an, 25. urteurrenaren harira, Elorrioko Gaztetxeko eraikinean egindako proiekzioa.

2013-09-20  |  Okupazioa

Patio Maravillas

Madrilgo Malasaña auzoko Patio Maravillas gune okupatu eta autogestionatuari buruzko dokumentala. [2009 - 42 min] Jatorrizko izenburua: Calle del Acuerdo 8 elpatio Egileak: La Experience Euskaratzea: Donostiako Kortxoenea gaztetxea

2013-05-17  |  Okupazioa

Donostian 2 urte okupatuz

2005ean argitaratutako Donostin 28 urte Okupatuz izeneko DVD-liburuaren baitan egindako dokumentala. Liburuak 1977 eta 2005  arteko historia azaltzen du eta bideo honek 2004 eta 2005 urteen arteko hainbat kasuren kontakizuna dakar. Bideoa eta DVD edizioa: Arkaitz Arnaiz Dokumentazioa...

2013-05-07  |  Okupazioa

Etxehuts

Aritz, 25 urteko gaztea, etxe okupatu batean bizi da. Urteetan norbere bizitza proiektua aurrera eramateko oztopo ugarirekin topo egin du, baina badirudi okupa ideologian behin-betiko txokoa aurkitu duela. Lasai, gustura eta zoriontsu dago etxean, beste bi pertsonarekin elkarbizitzen hasi arte....

2013-05-02  |  Okupazioa

Ortuondo proiektua

Gaztetxe bat izatetik haratago, proiektu oso batek barnebiltzen du Ortuondo. Galdakaoko Gazte Asanbladaren ekimenez sortutako egitasmoa da, egunetik egunera haziz doana. Abaroa Ikusentzunezko Sorkuntzak Topatu.info atariarentzat egindako bideoa.

2012-11-16  |  Okupazioa

Ziztadak dokumentala

Filmak gertakari eta pentsamolde sorta erreala biltzen du, eta gure herriaren inguruko hausnarketa sustatu nahi du, bizitzaren, bakearen, indarkeria-eza aktiboaren, herri partaidetzaren, giza eskubideen eta askatasun eta justizia soziala xede dituen aldaketaren alde. Etxe partikularretan...

2011-11-15  |  Okupazioa

Iņaki Carro, Kukutzako abokatua

Basauriko kartzelan izan zen lehenengotako intsumitua da Iñaki Carro (Sestao, 1971). Sestaoko langabetuen asanbladan urte mordoa ibilia eta pobreziaren kontrako Argilan taldean ere aritutakoa. Bilboko Okupazio Bulegoan dabil buru-belarri orain. Kukutzako abokatua da. Irakurri...

2011-10-07  |  Okupazioa

Kukutza: auzo baten 3 eguneko okupazioa

Kukutza gaztetxeko kideek azken egunotan zabalduta bideoa. Gaztetxea bota aurretik eta ondorengo egunetan Errekalde auzoan bizi izandakoa laburbiltzen du. Argiak burutu du euskarazko itzulpena.

2011-09-20  |  Okupazioa

Kukutza gaztetxea: autogestioa vs gestioa

Bilboko Errekalde auzoko Kukutza gaztetxea albiste iturri dugu eraikina husteko mehatxuak milaka lagun mobilizatzea lortu duelako. Bilbon kulturgintza autogestionatuaren ikurretako bat da Kukutza eta orain dela 13 urte auzokideek zabaldutako fabrikaren ateak, egun udalak itxi nahi ditu.

2011-07-01  |  Okupazioa

Kukutza gaztetxeko lib-duba

Ikusi duzuena Kukutza III Gaztetxean mugitzen denaren zatitxo bat besterik ez da. 13 urteetan garatutako proiektu partehartzaile eta autogestionatua. Gaur egun, Kukutza desalojo arriskuan dago eta guztion eskuetan dago defendatzea.

2011-03-01  |  Okupazioa

Ordiziako gaztetxea: lip duba

Ordiziako gaztetxearen 25. urteurena ospatzeko egindako lip duba.

2009-05-13  |  Okupazioa

Istorio bat kamera atzean

Aitor Arregi 'Txisto'k Andoaingo gaztetxean 80ko hamarkadan izan zen mugimenduaren erakusgarri diren argazki mordoa atera zituen. Orain liburua eta DVDa plazaratu du Andoaingo gaztetxeak "Istorio bat kameraren atzean" izenburupean. Informazio gehiago: Andoaingo Gaztetxeak...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys