Ekonomia > Ogasuna

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2018-05-09 | Miren Osa Galdona

“EAJ-PSE koalizioak Gipuzkoako 38 aberatsenei urtero 15 milioi eta erdi euro oparituko dizkie”. Hala salatu du EH Bilduk Gipuzkoako Foru Aldundiaren azken egitasmoa: Fortuna Handien gaineko zerga bertan behera utzi eta zerga sistema berria onartuko dute datozen egunetan Batzar Nagusietan, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin.  Koalizioak salatu du zerga sistema berria aurrekoa baino “askoz injustuagoa” dela.

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Ogasuna
Iritziak
Sakonean
2018-02-09 | Juan Mari Arregi
EAJk faktura pasa dio ELAri

Duela gutxi jakin dugu EAJren esku dagoen Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasunak sindikatuei eskatu dizkiela grebak egiteagatik ordainketaren bat jaso duten langileen nortasuna, abonatutako kopuruak, eta hala bada, 2014, 2015, 2016 eta 2017 ekitaldietako erretentzio datuak. Hau da, Bizkaiko Ogasunak erabaki du euskal sindikatuen erresistentzia kutxa ikertzea.


Elkartasuna
Sindikatuen "erresistentzia kutxatik" laguntza jaso duten langileak jo-puntuan jarri ditu Bizkaiko Ogasunak

Bizkaiko Aldundiko Ogasunak “erresistentzia kutxaren” laguntza jaso duten grebalarien inguruko informazio pertsonala eskatu die sindikatuei, jakiteko ea beharrezko erretentzioak egin dizkieten jasotako zenbatekoei. Hala, foru erakundeak azkenaldian greba erabakigarriak irabazteko funtsezkoa izan den tresnaren bihotzera jo du ustezko irregulartasun bila.


2018-01-04 | Andoni Mikelarena
Montorok agindutakoa baino 780 milioi euro gutxiago itzuliko dizkio Kataluniari

Espainiako Ogasun Ministerioak agindutakoa baino 780 milioi euro gutxiago itzuliko dizkio Kataluniari. Aurrekontuak ez onartu izanari egotzi dio errua Montorok.


Zerga iruzurraren behatokia osatzeko proposamena errefusatu du Eusko Legebiltzarrak

Iruzurraren aurkako behatoki bat sortzeko legez kanpoko proposamena egin dute EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek. EAJren, PSE-EEren eta PPren ezezko botoek atzera bota dute.


2017-03-07 | Unai O˝ederra
Zu ere beldurtuta, zerga erreformaren eztabaidarekin?

Beldurraren mendea bizi dugu Mendebaldean. Alarmak, bideokamarak, seguratak nonahi. Harresiak, alanbradak, ejertzitoa. Beldurra daukaguna galtzeari, beldurra ez duguna lortzeari, aldaketari, ezezagunari, bizilagunari… Ni ere beldurtuta nago.


Bi pertsona tiroz hilda, sute bat, ustelkeria: nobela beltz bat hemeroteka gipuzkoarrean

Baztango Udalak eta Txalaparta argitaletxeak euskarazko literatura beltza sustatzeko beka jarri dute martxan. 6.000 euroko laguntza dago mahai gainean, zeina kutsu beltzeko euskal nobela-proiektu onenaren egileak poltsikoratuko duen. “Nik idatziko nuke, baina ez dakit zer kontatu”, edo estiloko aitzakiak jarriz prokastinazioaren atzaparretan erortzear direnak salbatzeko premia sentitu dut. Istorio hau benetako gertakarietan oinarrituko da (inork idazten badu).


2017-01-13 | Jon Torner Zabala
Bizkaiko Ogasuneko funtzionario bat eta Arabako guardia zibil bat espetxeratu ditzakete, herritarren datu pribatuak saltzeagatik

Bizkaiko Ogasuneko funtzionario bat –Fernando María I.G.–, Arabara destinatu zuten guardia zibil bat eta Bilboko detektibe pribatu bat –Aitor G.S.– dira zergadunen datu pribatuak saltzeagatik espetxeratu ditzaketen hamaika lagunetako hiru. Espainiako Estatuan aritzen zen sarearen kontrako 2012ko "Pitiusa operazioan" 76 lagun atxilotu zituen poliziak.


2016-11-20 | Juan Mari Arregi
Euskal neoliberalismoa

ELAko idazkari Adolfo Muñoz Txikik euskal neoliberalismoaren zauria ukitu du eta erreakzio gogorra eragin, batez ere EAEko eta Nafarroako gobernuetan neoliberalismo hori ordezkatzen dutenen artean, baita haiek sostengatzen dituzten ezkerreko alderdien artean ere.


Applek Irlandari 13.000 milioi euro itzuli behar dizkiola ebatzi du Europak, urtetan ordaindu gabeko zergengatik

Apple konpainiak eta Irlandak legez kanpoko zerga aginduak adostu zituztela ebatzi du Europako Batzordeak. Zerga gutxiago ordaintzeko sare konplexu bat baliatuz Europan izandako mozkinen ehuneko txiki bat soilik ordaindu zuen multinazionalak Irlandan hainbat urtez, sozietate zergei dagokionez: irabazien %1 2003an eta %0,005 2014an (%12,5ekoa da sozietateen gaineko zerga Irlandan).


Pentsio sistema publikoa: Txileko herritarren aldarria 30 urteren buruan

1980ko hamarkadan pribatizatu zuten Txileko pentsioen sistema, Pinocheten diktaduran. Estatu mailako arazo bilakatu da azken urteetan, erretirodunek jasotzen dituzten pentsio baxuengatik. Zenbateko hauek kudeatzen dituzten enpresa pribatuen aberasteak ere hautsak harrotu ditu. Hainbat mobilizazio izan dira azken bi hilabetetan herrialdean. Abuztuaren 21ean izan da azkena eta ehunka mila pertsona bildu dira Santiagon pentsio sistema publiko bat aldarrikatzeko.