Gizartea > Herri mugimenduak > Nuit Debout mugimendua

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Zergatik ez du Nuit Debout frantziarrak M15 espainiarraren irismenik izan? Elementu guztiak zeuden (eta daude) mahai gainean: alderdi sozialistaren beste eraso bat lan eskubideen aurka ("Loi travail"), egonezin sakona eta "zerbait gerta zedin" guraria giroan. Bazirudien République plazako kontzentrazioak bilduko zituela egonezin eta gurari horiek, mugimendu indartsu bati (edo batzuei!) bide emanez. Baina Nuit Deboutak ireki duen aukera handia izanik ere eta batere... [+]

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Nuit Debout mugimendua
Sakonean
"Nuit Debout": Aika mutil, jeiki hadi, argia den mira hadi...

... (bai nausia, argia da guroilarra kanpoan da!) Parisen bezala Frantziako hiri haundi batzuen plaza nagusietan biltzen hasiak dira herritarrak. Zutik gauaz, Nuit Debout deitzen dute beren egonaldia. Eta gauez gau badu ilabete iraganik plaza batzuk iluntze guziez tanpez beterik daudela.


Biarnoko Jean Lassalle diputatuak Nuit Debout defenditu du Frantziako Legebiltzarrean

Parisko Asanblea nazionalean gertatu da, lan erreformaren lege polemikoa eztabaidatzen ari diren saioetako batean, sindikatu nagusien greba orokorrak eta Nuit Debout bezalako mugimenduak eragin dituen El Khomri legearen tramitazioan: Biarnoko eta Iparraldeko (Zuberoa eta Nafarroa Behereko) botoekin diputatu den Jean Lassallek Nuit Debouteko gazteen suharra goraipatu du.


2016-05-01 | Xabier Letona
A-28ko greba eta borroken konbergentzia

Greba eta mobilizazio eguna biziko da ostera ere apirilaren 28an Frantzia osoan. Helburua: El Khomri legea edo François Hollanderen lan erreforma  atzera botatzea. Inkesten arabera, Frantziako populazioaren %75 legearen aurkakoa da. Funtsean, Espainian PPk bultzatu zuen lan erreformaren oso berdintsua litzateke eta berau egiteko arrazoiak ere bai: lan merkatuak ez diela erantzuten egungo merkatu globalaren erantzukizunei eta, beraz, malgutasuna behar duela.

Malgutasunaren muina... [+]


Nuit Debout eta sindikalistek elkarlanean asmatuko ote dute Maiatzaren 1aren bezperetan?

Frantziako estatuan apirilaren 28an eta maiatzaren 1ean egingo dira manifestazio nagusiak. Horien amaieran Parisko eta gainerako hiriburuetan lan erreformaren kontrako borrokek eman dutenaz eztabaidatzeko deia egin dute alde batetik Nuit Debout mugimenduko Parisko batzarrak eta bestetik sindikatu nagusietako hainbat ordezkarik.


2016-04-22 | Franšois Ruffin
"Txikia izan arren, Nuit Debout izan daiteke datorrenaren iragarpena"

Frantziako estatuan Nuit Debout fenomenoaren sorreran parte hartu duen François Ruffinek zuzendari den Fakir astekarian mugimenduaz galdetu dio Emmanuel Todd (1951) historialari eta idazleari. Eztabaida politiko eta sozialetan ezaguna den Toddek azken hauteskundeetan François Hollanderen alde egina zuen, honek Alemaniak ezarritako austeritate politikari aurre egingo ziolakoan. Orain madarikatzen du PSko lehendakaria eta begi onez ikusten ditu hirietako plazak okupatzen dituzten... [+]


Nuit Debout Baionan: zer entzuten da plazan?

“Ideologia eta espresio ugaritako jendea gerturatu da, eta askotan isilik geratzen diren ahotsak entzun dira”, adierazi dute bertaratutakoek. Mugimenduaren helburua da mugimendu eta pertsona anitz horiek bat egitea, MediaBask kazetak jaso duenez.


2016-04-17 | Xabier Letona
Frantzian ere zutik, EBren bihotzean

Errepublika plazako  mobilizazioetatik zer aterako den inork ez daki oraindik, baina Nuit Debout (Gaua Zutik) mugimenduaren abiadak Frantzian arrasto sakona utziko duela iragarri liteke. Manuel Valls lehen ministroaren lan erreforma atzera botatzeko martxoaren 31ko greba orokorraren ondoren ikasle eta gazteek ez zirela etxeratuko erabaki zuten, eta harrez gero gauero biltzen dira Errepublikako Plazan, jadanik hainbat borroka molderen bilgune bihurtua.

Doinua ez zaio ezezaguna Espainiako... [+]


Nuit Debout mugimenduak lehen batzarra egin du Baionan

17:00tan elkartu dira Roland Barthes zelaigunean: elkar ezagutzeko jolasaz gain, mugimenduaren aurkezpena egin eta lantaldeak sortuko dituzte.

 


Istiluak izan dira Parisen, lan erreformaren aurkako manifestazioan

Astelehenean, “graduatuen laneratzea errazteko” 500 milioi euroko plana iragarri zuen Manuel Valls Frantziako lehen ministroak. Ez da aski izan ordea. Lan-erreformaren aurkako protestek bizirik diraute Frantziako Estatuan.


Gazteentzako plana iragarri du Frantziako Gobernuak, protestak baretzeko

Lan erreformak eragindako protestak baretu nahian, graduatuen laneratzea errazteko 500 milioi euroko plana iragarri du Manuel Valls Frantziako lehen ministroak. Sindikatuek ontzat jo dute erabakia.