Piztu Ezazu Argia 970x90

Zarautzeko Photomuseumak Nestor Basterretxea omendu du

Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna ospatzen du Zarautzeko Photomuseumak gaur, abuztuaren 19an. Aurten Nestor Basterretxea omendu dute, artistari buruzko dokumentalaren proiekzioarekin.

Azken agurra Nestor Basterretxeari Donostian

Senideak, lagunak eta euskal gizarteko ordezkariak bildu dira astelehenean Nestor Basterretxearen hiletan. Donostiako Zorroaga eliza izan da eskultore bermeotarraren omenezko ekitaldia ospatzeko aukeratutako lekua, nahiz eta ez den hileta erlijiosoa izan.

Gure bizitzako irudi banda

“Uso zuria, uso gorria, dantzan nabil suaren gain…”. Nestor Basterretxea hil dela jakin dudanetik  haurtzaroko soinu bandaren parte den abesti hura dabilkit buruan. Basterretxeak berak zioenez, beharbada euskaldunok ahozkotasuna transmititzeko joera daukagulako, irudiak jaraunstekoa baino. Baina doinu eta hitz horiei lotuta bermeotarrak diseinatutako kartela dator beti, 1978an Euskaltzaindiak antolatutako Bai Euskarari kanpainako ikurra. Nire oroimenean kartela ez dut hormetan itsatsita ikusten, ziurrenik trantsizio urte haietako afixa gaindosian galduta dudalako; Basterretxearen uso zuri, gorri eta beltza soinean eraman  genuen haurtzaroan, elastikoan serigrafiatua.

"Euskal herritarren protesta itzela izan zen Ama Lur"

“Batzuk diziplina bakarrera mugatzen dira, baina denarekiko interesa nuen nik, artista batek espresatzeko eskura dituen tresna guztiekiko, bat bera ere baztertu gabe, eta helburu horrek eraman ninduen zinemara –azaldu zigun Basterretxeak duela hiruzpalau urte–. Gainera, beste...

Nestor Basterretxea, berriz arte

Eusko Legebiltzarreko buruan dagoen zazpi adarreko zurezko zuhaitza, Donostiako Bakearen Usoa, Renoko (Nevada, AEB) "Euskal Artzainari" monumentua ikustean etorriko zaio herritarrari Basterretxearen izena.

Gipuzkoak omendu ditu Basterretxea eta Egin eta Egunkariako langileak

Gipuzkoako gizartearen izenean Martin Garitano ahaldun nagusiak ekitaldi jendetsu eta hunkigarrian lurraldearen urrezko domina ezarri dio Nestor Basterretxea eskulturgile bermeotar gipuzkoartuari, eta urrezko bereizgarriak Espainiako Gobernuak eta justiziak indarrez itxitako hedabideei, batetik...

Nestor Basterretxearekin solasean

"Jaurlaritzaren aholkulari artistiko lanetan hasi eta hiru astera alde egin beharrean, hiru urtera joan nintzen (...) Maiatzean 85 urte beteko ditut, eta heriotzaren larria bizi dut (...) Lege hau praktikatzen dut: herrixkan bizi, baina munduari so irekita (...) Nola liteke garai hartako...

Nestor Basterretxea: "Guztia interesatzen zait. Soilik eskultore ez izaten saiatu naiz"

"Guggenheimek kritika zorrotza merezi du, bere edukia Ameriketatik agindurik baitator; euskal artistak baztertzen ditu arduragabekeriaz. Hori ez dago nahita eginda, baina emaitza hori da".  (2008-11-02)

Nestor Basterretxea: "Heriotzari hainbesteko beldurra diot, nahiago dudala lanean harrapatzen banau"

"Margolaria nintzen, baina eskulturara ez nintzen Oteizaren eraginagatik pasa, batzuek hala dioten arren, planoaren gaineko lerroaren jokabideari buruzko ikerketa batek hirugarren dimentsioa desbukritzera eraman ninduelako baizik (...) Sekula erabili ez ditudan kolore eta planteamendu...

Nestor Basterretxeari buruzko liburu-DVDa plazaratu dute

Pamiela argitaletxeak Litera&Musika bildumako bosgarren lana kaleratu du: Nestor Basterretxea, erroen modernitatea. Bermeoko artistari eginiko elkarrizketak, haren argazkiak, poemak eta kantuak bildu dituzte liburu batek eta 56 minutuko dokumentalak osatzen duten lan berrian. Besteak beste,...

Nestor Basterretxea: "Ez naiz artista bakarra memoria historikoaren kontuagatik arduratzen dena, baina askorik ere ez dago"

"Ez dago zalantzarik egun ikusizko informazio gehiegizkoa existitzen dela eta gazteak berritasun zaleak direla. Informazio hori guztia eureganatzeko duten gaitasunak hausnarketarako beharko luketen denbora oztopatzen duela pentsatzen dut. Euren artearekiko ulermenak modari erantzuten dio azken...

Basterretxearen eta Ortiz de Elgearen obrak bildu dituzte Kursaalean

Nestor Basterretxea eta Carmelo Ortiz de Elgea artisten lanez osatutako erakusketa zabaldu dute gaur Donostian, Kutxaren Kursaaleko Kubo aretoan. Denboraren joanean izenburuko erakusketan bi artisten obra ezagunak eta hain ezagunak ez direnak bildu dituzte. Guztira 93 lan daude ikusgai, 55 Nestor...

Nestor Basterretxeari buruzko DVDa

Pamiela argitaletxeak Nestor Basterretxea artista bermeotarraren bizitza pertsonalari eta artistikoari buruzko Erroen modernitatea izeneko lana kaleratu du. DVD batek eta liburuxka batek osatzen dute Jose Angel Irigarai eta Josu Zabalak egin duten eta Arteolak ekoitzi duen lan hori. Aurkezpenean...

Basterretxearen eta Epelderen lanak Tolosan

Tolosako Ekinbide Etxeak 40 urte bete ditu. Urteurren horren harira, Nestor Basterretxearen Euskal Kosmologia saileko bi eskulturez eta Iñaki Epelderen pinturez osatutako erakusketa zabaldu dute. Artelanak ekainaren 28ra arte egongo dira ikusgai.

Nestor Basterretxeak Gernikako bonbardaketari buruzko koadroak jarri ditu ikusgai Bilbon

Nestro Basterretxea artista bermeotarrak Gernikako bonbardaketaren 50. urteurrena zela-eta duela 20 urte marraztutako koadroak bildu ditu Gernika 50 izeneko erakusketan. Formatu handiko koadroak dira eta Basterretxeak bi kolore besterik ez ditu erabili horiek margotzeko: zuria eta beltza. Bilboko...

Basterretxeak egindako bost hilarri jarri dituzte Bermeon

Nestor Basterretxeak egindako bost hilarri jarri zituzten joan den ostiralean (23) Bermeoko San Frantzisko parrokiako Klaustro Gotikoan. Orotara, Bermeoko artistaren 27 obra jarriko dituzte herriko hainbat lekutan.

Basterretxeak Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien saria jaso du

Nestor Basterretxeak Eusko Ikaskuntzaren eta Euskadiko Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien saria jaso zuen atzo (18) Donostian. Epaimahaiak artistaren "izaera artistiko polifazetikoa" izan du kontuan saria ematerakoan. Horrez gain, euskal artearen garapenean Basterretxeak...

Nestor Basterretxeak jasoko du EI eta Euskadiko Kutxaren saria

Nestor Basterretxea eskultore bermeotarrak jasoko du Eusko Ikaskuntzaren eta Euskadiko Kutxaren Giza, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien saria, euskal artea nazioartean zabaldu eta ezagutarazteko egindako ekarpenagatik.

Basterretxearen "Operación H" filma berreskuratu du DAE-k

DAEk (Donostiako Arte Ekinbideak) Nestor Basterretxeak 1963an enpresa bat iragartzeko egindako "Operación H" film laburra berreskuratu du Mafinesta 5erako. Basterretxearen film horretatik eta garaiko testuingurutik abiatuta DAEk Xabier Salaberria eta Gorka Eizagirreren laguntzaz egindako "Film...

Basterretxea eta arkitektura San Telmon

Nestor Basterretxea eskultoreak arkitekturarekiko duen kezka agertzen duen "Bolumetria arkitektonikoak" erakusketa zabaldu dute Donostiako San Telmo Museoan. Basterretxeak egindako hainbat maketa, "collage" eta argazki izango dira ikusgai bertan, ekainaren 29a arte.

Basterretxearen eskultura jarri dute Seguran

Nestor Basterretxeak "erasotzaileengandik libre bizitzeko borroka egin zutenei" eskainita egin duen eskultura datorren igandean (16) inauguratuko dute Seguran. Basterretxeak beste hainbat herritatik ere jaso ditu eskulturak egiteko enkarguak.

Nestor Basterretxeak azken hiru hamarkadetan egindako marrazki eta grabatuen (...)

- Nestor Basterretxeak azken hiru hamarkadetan egindako marrazki eta grabatuen erakusketa zabaldu zuten ostiralean (20) Bilboko Galeria Mordienten. Nestor Basterretxea muestra en Bilbao su obra gráfica inédita "El Diario Vasco"

Nestor Basterretxea Azpimarragarria: "Beti esan izan dut Guggenheim Euskal (...)

- Nestor Basterretxea Azpimarragarria: "Beti esan izan dut Guggenheim Euskal Herrira ekarri duen jendea arte modernoa inoiz maite izan ez duen jendea dela. Oraindik ere ez dute maite, ez dute ulertzen. Beraz, maniobra politiko bat izan dela pentsatzen bukatzen duzu (...) Euskal artistek,...

Nestor Basterretxea Udal Kultura Aretoa inauguratu zuten ostiralean (1) (...)

- Nestor Basterretxea Udal Kultura Aretoa inauguratu zuten ostiralean (1) Bermeon. Ekintza ezberdinak burutzeko erabiliko den gune nagusiak eta bi erakusketa aretok osatzen dute Kultura Aretoa. ("Euskaldunon Egunkaria", "El Correo") Nestor Basterretxea eskultorearen omenezko...

Nestor Basterretxea eskultorearen obrez osatutako "Izurako Uda" erakusketa (...)

- Nestor Basterretxea eskultorearen obrez osatutako "Izurako Uda" erakusketa zabalduko da uztailaren 16an izen bereko udalerrian. Izurako Haize Berri Kultur etxeak prestatutako kultur egitarauaren baitan antolatu dute erakusketa hau. ("Euskaldunon Egunkaria")

Nestor Basterretxea Azpimarragarria: "Artearen profesionalizazioabeste lanbideena baino arriskutsuagoa (...)

Nestor Basterretxea - Nestor Basterretxea Azpimarragarria: "Artearen profesionalizazioa beste lanbideena baino arriskutsuagoa da (...) Profesionalizazioak ez dakar derrigorrez kalitatea. Talentua interes ekonomikoetatik at mugitzen da (...) Diru asko irabazteari uko egin diot erosleen...

Nestor Basterretxea Azpimarragarria: "Ez dirudi gomendagarria denik arte ederretako (...)

Nestor Basterretxea - Nestor Basterretxea Azpimarragarria: "Ez dirudi gomendagarria denik arte ederretako super-eskola bat sortzea euskal gizarte osoarentzat erabilgarria dena; ez litzateke eraginkorra izango." "Euskaldunon Egunkaria"n (1999ko azaroak 11).

Nestor Basterretxea Azpimarragarria: "Jakina da sortzeko talentuabadagoela irakasle (...)

Nestor Basterretxea - Nestor Basterretxea Azpimarragarria: "Jakina da sortzeko talentua badagoela irakasle eta irakaskuntza programetatik kanpo ere. Nik neuk ezagutzen ditudan artista onenak ez dira Arte Ederretako Eskolara joan." "Euskaldunon Egunkaria"n (1999ko azaroak...

Nestor Basterretxea Azpimarragarria: "Gure ondare kulturalaren herentzia nagusia euskarak (...)

Nestor Basterretxea - Nestor Basterretxea Azpimarragarria: "Gure ondare kulturalaren herentzia nagusia euskarak dakarkigula konturatu nintzen aspaldi. Herri honen pentsamendua eta egunerokotasuna ezagutzeko, euskara da elementu oinarrizkoena (...) Euskararen sortzearekin sortzen da beste...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys