Nazioarteko salaketa adostu eta sinatzea proposatuko dute azaroaren 9an

Kataluniako bloke soberanista prestatzen ari da nazioartean zabaltzeko salaketa-dokumentu bat, azalduz Espainiako Estatuak eragozten diela katalanei beren etorkizunaz hitza izatea.

Kuba ebolaren aurkako borroka gidatzen, Mendebaldeak bere mugei begiratzen dien bitartean

165 osasun langile kubatar iritsi dira joan den astean Sierra Leonara, 461 pertsonako taldearen lehen txanda. Bitartean, herrialde aberatsek segurtasuna eta birusa beraien mugetan ez hedatzea dute jomugan.

Obamak 3.000 militar bidaliko ditu Mendebaldeko Afrikara ebolari aurre egiteko

Militarrek 100 oheko 17 tratamendu-zentro martxan jartzen lagunduko dute eta sei hilabetez prestakuntza emango diete bertako osasun langileei. AEBetako Defentsa Sailak 500 milioi dolar inbertituko ditu operazioan.

Khmer Gorrien bi buruzagi bizi osorako zigortu dituzte Kanbodian

Khmer Gorrien buruzagi izandako 88 urteko Nuon Chea eta 83ko Khieu Samphan bizi osoko kartzela zigorrera kondenatu dituzte. Gizateriaren aurkako krimenak egotzi dizkie Kanbodiako auzitegiak. 1975-1979 bitartean, Kanputxean 1,7 miloi hildako utzi zituen erregimen maoistaren aurka abiatu den epaiketaren lehen sententzia da.

Gazako gerra krimenengatik ardurak har ditzala eskatu dio NBEk Israeli

Navi Pillay Giza Eskubideen alorreko Nazio Batuen goi-komisarioak Israeli eskatu dio "gerra krimenen frogen" aurrean bere ardura onar dezala.

Multinazionalek egindako giza eskubideen urraketak jarraitzeko lan taldea sortuko du NBEk

NBEren Giza Eskubideen Batzordearen gehiengoak, Genevan (Suitza) egindako biltzarrean, aintzat hartu du Ekuadorrek eta Hegoafrikak eramandako proposamena. 2015ean lantalde bat jarriko dute abian, enpresa transnazionalei euren jardunagatik kontuak eskatu ahal izateko bitartekoak aztertuko dituena.

Mundu osoan protestak antolatu dituzte "drogen kontrako gerra" salatzeko

Drogen gehiegikeria eta legez kanpoko trafikoaren kontrako nazioarteko eguna da ekainaren 26a NBEren egutegian. Support Don’t Punish (Lagundu, ez zigortu) mugimenduak protestara deitu du 46 herrialdetako 100 hiritan, “zentzugabezkoak eta kaltegarriak” diren drogaren aurkako politiken kontra.

Inperioen gerra Ukrainan hasten da

Rafael Poch kazetariarekin elkarrizketa izan dute Rebelion.org webgunean, Ukrainako egoera ardatz hartuta. La Vanguardia egunkariko nazioarteko adituak egoera ulertzeko hainbat gako eman ditu.

Hegoaldeko Sudan gerra zibilaren atarian, hedabideek noiz informatuko zain

Ramon Lobo nazioarteko kazetariak InfoLibre hedabidean Hegoaldeko Sudanen piztear den gerrari buruzko analisia idatzi du: “Hegoaldeko Sudan, hondamendi gazteena”.

Azken hamarkadetako gas emisio handienek erregai enpresak boikotatzeko jarrera indartu dute

Berotegi efektua eragiten duten gasen emisioak inoiz baino bizkorrago ari dira hazten Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldearen azken txostenaren arabera. Erregai fosilen industriari boikota egiteko deiak ere indarra hartzen ari dira.

Apaiz pederastekin neurriak har ditzala eskatu dio NBEk Vatikanoari

NBEko Haurren Eskubideei buruzko Batzordeak ondorioztatu duenez, Eliza Katolikoak ez die behar bezala aurre egin adin txikikoen sexu gehiegikeriei. Batzordeak Vatikanoari apaiz pederastak baztertu eta justiziaren eskuetan uzteko exijitu dio.

Sexu-abusuak azaldu behar izan ditu Vatikanoak, estreinakoz foro publikoan

Sexu-abusua jasandako biktimen elkarterik handienak (SNAP) NBEn azalpenak ematera behartu du Vatikanoa, adin txikikoen jazarpenak nola kudeatu dituen argitzeko. Estatua den heinean Vatikanoak haurren eskubideen aldeko hitzarmena sinatu zuen, eta horrek, hartzen diren neurrien berri emango duten txostenak osatzera lotzen du estatu sinatzailea.
NSA

Interneteko espioitza giza eskubideen urraketatzat jo du NBEren ebazpen batek

NBEko Giza Eskubideen Batzordeak adierazi duenez, "inork ezin du esku-hartze ilegal edo arbitrariorik jasan bere bizitza pribatuan, ezta familian edo Interneteko zein sareaz kanpoko hartu-emanetan ere".  Alemaniak eta Brasilek bultzatu dute testua, AEBek egindako espioitza masiboen harira. nadie debe ser objeto de injerencias arbitrarias o ilegales en su vida privada, su familia, su domicilio o su correspondencia",  

Filipinetako enbaxadorea gose greban Klimaren Varsoviako biltzarrean

Varsovian Nazio Batuen Erakundea klimaz burutzen ari den biltzarrean, negoziatzaileak esan die klimaren aldaketa ukatzen dutenei: “Jaitsi zuen bolizko dorretik eta zoazte Filipinetara bisitan”.

Filipinetako tifoia klima aldaketarekin lotu du gobernuko ordezkariak

Klima aldaketarekin lotu du Filipinetako gobernuak herrialdea astindu eta 12.000 lagun baino gehiago hil dituen Haiyan tifoia.

Inperioaren agenda mediatikoa

Libiako gudan gezur asko saldu zizkiguten, besteak beste, “matxinatuek” Tripoli hartu zutela erakutsi ziguten Qatarren grabatutako antzezlan batean. Manipulatzea gerra baten parte da, horregatik “egia” da gerretako lehen biktima. Beraz, propaganda eta iruzurrak ez dira...

Errusiak erasoa eragotzi ahal izango du Siriak arma kimikoak ez suntsitu arren

Siriak arma kimikoak suntsitzeko modua adostu dute Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Batzordeko kideek. Hitzartu dutenez, Siriak bide-orria betetzen ez badu, eraso militarrarekin erantzun ahal izango zaio. Haatik, eraso militarra baimentzeko bozketa berri bat egin beharko du Segurtasun Batzordeak, eta beraz, Errusiak erasoa oztopatu ahal izango luke.

Korapiloa NBEren Segurtasun Kontseiluan

Aste honetan Segurtasun Kontseiluak erabaki behar duen testuaz gain, jokalari ezberdinak ez datoz bat Ghoutako sarinaren erruduna markatzen.

NBEren giza eskubideen batzordea boikotatu du Israelek

Israelek Nazio Batuen Erakundeko (NBE) giza eskubideen batzordea boikotatu du. Batzorde batzorde horretako bilera batera agertu ez den lehen herrialdea da historian.

Kolonialismoaren aztarnak: 2.500 militar bidaliko ditu Frantziak Malira

Gobernu frantziarrak 2.500 militar izango ditu Malin datozen egunetan bertako gobernuarekin batera MNLA erakunde independentista tuarengen eta herrialdeare iparraldean matxinatu diren bestelako indar islamisten aurka egiteko.

AEBak espazioa militarizatzen ari dela salatu dute

Indarraren erabilera espazio bitartez egitea bultzatzen ari da Ameriketako Estatu Batuak Yuri Záitsev errusiar Zientzia eta Ingeniaritza Akademiako kideak adierazi duenez. RT komunikabideari azaldutakoaren arabera, etorkizun hurbileko gerren esanahia erabat aldatuko luke “ondorio arriskutsu eta dramatikoak” sortuz. AEBk aurrera pausoak ematen ari dela gaineratu du.
Multimedia

2011-04-12  |  Nazio Batuen Erakundea

StÚphane Hessel: "Egungo ekonomia zoratuta dago"

1917an sortua. Haserretu zaitezte! liburu sonatuaren egilea.Bigarren Mundu Gerrako erresistentziako liderretako bat izan zen, Gestaporen eskuetan jausi eta urkatzera eraman behar zuten egunaren bezperan, heriotzaz libratzea lortu zuen. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren eraketan parte...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagai├▒a Argia Antza iametza Adur Luditoys